Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxeako erakusketak

Sagardoaren kulturako edukiak herritarren artean zabaltzeko aldi baterako erakusketak.

Hauek dira azken urteetan Sagardoetxeak antolatutako aldi baterako erakusketa esanguratsuenak:

- "Sagardogintza gure baserrietan": Gipuzkoan sagardoaren ekoizpenak izan duen bilakaera historikoa (gertaera historiko, egoera ekonomiko eta gizarteko pentsaera aldaketak izandako eragina) eta Astigarraga eta inguruko baserriei buruzko erakusketa.

- "Sagardo ibaiak, bizitza iturri": Urumea eta Oria ibaien inguruko ikerketak ditu ardatz. Ibaiok sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituzte, eta bi bailaretako bizilagunen komunikazioaren eta harreman ekonomikoen artikulazioa ahalbidetu zuten.

- "Emakume ekintzaileak sagardogintzan": Erakusketa honetan, XVI-XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren historiak ezagutzen dira. Ausartak, ekintzaileak, azkarrak eta horietako batzuk negozioen mundua ondo ezagutzen zuten emakumeak izan ziren, eta bakoitzaren bizimodua nahiz gainditu beharreko arazoak ezberdinak izan arren, emakume hauek lotzen dituen gauza bakarra sagardoa da.

Dokumentuak

Card image cap
"Sagardogintza gure baserrietan" erakusketaren panelak

"Sagardogintza gure baserrietan" aldi baterako erakusketaren panelak. Bertan, Astigarragako baserrien ...

Card image cap
"Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketaren panelak

“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo ...

Card image cap
"Emakume ekintzaileak sagardogintzan" erakusketaren panelak

"Emakume ekintzaileak sagardogintzan" erakusketaren panelak. Bertan, sagardoa lotura duten XVI ...