Sagardoaren lurraldea

Txotx irekierako protagonistak

Azken urteotan sagardotegietako txotx bolada zabaldu duten gonbidatuen zerrenda.

"SAGARDO BERRIAREN EGUNA" Euskal Herriko sagardotegietako txotx boladari hasiera emateko ospatzen dugun ekitaldia da. Donostia Egunaren (urtarrilak 20) aurreko asteazkenean ospatzen da eta ostiral horretan sagardotegietako txotx boladari hasiera ematen zaio.

Azken urteetan jende ezaguna izan da sagardotegietako txotx bolada berria ireki duena “Gure sagardo berria” esanda: Andoni EGAÑA bertsolaria (1994), Jose Mari BAKERO futbolaria (1995), Javier CLEMENTE entrenatzailea (1996), Julian RETEGI pilotaria (1997), Miguel INDURAIN txirrindularia (1998), Juan Mari ARZAK sukaldaria (1999), Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria (2000), Joane SOMARRIBA txirrindularia (2001), Martín FIZ korrikalaria (2002), Abraham OLANO txirrindularia (2003), Periko, Mikel, Xabi ALONSO futbolariak (2004), Ainhoa ARTETA sopranoa (2005), Jose Luis KORTA arraunlaria (2006), Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria (2007), Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria (2008), Aimar OLAIZOLA pilotaria (2009), REAL SOCIEDAD DE FUTBOL taldea (2010), KARLOS ARGUIÑANO sukaldaria (2011), JULIAN IANTZI aurkezlea (2012), LA OREJA DE VAN GOGH musika taldea (2013), KALAKAN musika taldea (2014), LOREAK filmeko protagonistak (2015), ARITZ ARANBURU surflaria (2016), ENEKO ATXA sukaldaria (2017), ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea (2018), OLATZ ARRIETA kazetaria (2019) eta IZARO abeslaria (2020).