Sagarraren eta Sagardoaren Dokumentazio Zentroa
2003an Sagardun Partzuergoa sortuz geroztik, sagarra nahiz sagardoarekin erlazionatutako informazioa bildu, inbentariatu, digitalizatu eta katalogatu dugu. Lan horren emaitza, gaur egun Sagardoetxean daukagun Sagarraren eta Sagardoaren Dokumentazio Zentroa da, sagardoaren kulturako ondarea bildu, antolatu eta gizarteratzeko helburua duena.
Mota guztietako funtsak biltzen dira bertan (liburuak, aldizkariak, foiletoak, kartelak, dosierrak, hemerotekako albisteak, dokumentu historikoak, bideoak, argazkiak, etab.) eta sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko informazioa behar duten ikertzaile, sagardozale, ikasle zein hiritarren eskura dagoen zerbitzu publikoa eskaintzen du.
Gure behar informatikoak asetu eta informazioa online kontsultatu ahal izateko, Sagardoetxea DB datu base hau garatu dugu, edukiak Internet bidez kontsultatu ahal izateko.
Zerbitzuak
Sagarra eta Sagardoaren Dokumentazio Zentro honetan katalogatuta dauden funtsak hezkuntza eta ikerketa arlorako irekita daude.
Formatu digitalean dauden funtsak online kontsulta daitezke, baina paperezko eta beste formatu batzuetako funtsak Sagardoetxean bertan kontsulta gai daude, mailega ezinak baitira. Horretarako, beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea: 943550575 / info@sagardoetxea.eus
Hemeroteka
1874. urteaz geroztik, egunkari, aldizkari nahiz blogetan argitaratutako sagarra eta sagardoaren kulturako 11.400 prentsako albiste baino gehiago biltzen dira. Paperezko albisteak prentsako bildumetan kontsulta daitezke eta albiste digitalak ordenagailu bidez.
Fototeka
Sagarra eta sagardoaren inguruko ekitaldien, sagastien, sagardotegien, Sagardoetxeako ekintzen eta bestelakoen 40.700 argazki baino gehiagoko bilduma eskaintzen da. Paperean nahiz ordenagailu bidez formatu digitalean kontsulta daitezke.
Bideoteka
Sagarra eta sagardoaren inguruko ekitaldien, sagardotegien, erreportajeen eta bestelako bideoen bilduma kontsultatzeko zerbitzua eskaintzen da ordenagailu bidez.
Dokumentuak
Sagardun Partzuergoak berak sortutako dokumentazioaz gain, sagarra eta sagardoaren inguruko dokumentuak biltzen dira. Beharrezko informazioaren arabera, ikerketa laguntzaren zerbitzua ematen da.
Liburuak
Sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako liburu eta liburuxken bilduma kontsultatzeko aukera eskaintzen da.