DSCF1398XVI. Sagar Uzta 2016-erako antolaturiko jardueren barruan, aurten “III. Sagardobide Erronka” ospatuko da, Santiagomendin zeharko errelebo proba.

Aurten 10 taldek parte-hartuko dute proba honetan: Alorrenea sagardotegia, Gurutzeta sagardotegia, Ipintza sagardotegia, Kaxkarre landetxea, Lizeaga sagardotegia, Petritegi sagardotegia, Rezola sagardotegia, Txopinondo sagardotegia, Zapiain sagardotegia eta Zelaia sagardotegia.

Talde bakoitza 2 neska eta 2 mutilez osatua egongo da eta erreleboen ordena honakoa izango da:
– 1. itzulia: mutilak bizikletan.
– 2. itzulia: neskak korrika.
– 3. itzulia: neskak bizikletan.
– 4. itzulia: mutilak korrika helmugara iritsiera.

Data: irailak 24 (larunbata).
Ordua: 10:00etan.
Irteera puntua: Foru Plaza (Astigarraga)
Iritsiera puntua: Foru Plaza (Astigarraga)
Iraupena: 02:30 ordu inguru.
Ibilbidearen mapa jeitsi