Sarasola sagardotegia

Txotx boladan irekita dagoen sagardotegia (urtarrila-apirila). Erabilitako sagarren %75a bertakoa da.

Egin zure erreserba

Deskribapena

Asteasuko Sarasola sagardotegia Zabalgaina bezala ezagutzen den inguruan kokatua dago eta 1970. urtean ekin zion bide bideari. Hastapenak auzoko sagardotegi batenak izan ziren arren (auzotarrak elkartu eta sagardoa dastatzen zuten) denborarekin publiko orokorrari ere bere ateak ireki zizkion. Sagardoaren elaboraziorako erabiltzen duen sagarraren %75a bertakoa da, batipat bere sagastietakoa. Gaur egun 120.000 litro sagardo ekoizten ditu.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila): Afariak egunero. Bazkariak larunbatetan, igandetan eta jai egunetan.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Itxita.

Tamaina: 150 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Inaxio Sarasola

Helbidea: Bebailara auzoa. Alkiza bidea. Asteasu.
Tfnoa.: 943690283
Web orria: http://www.sarasolasagardotegiaasteasu.com

Mapa