Rezola sagardotegia

Urte guztian irekia dagoen sagardotegia. Sagardotegiak eraikin berrian museo bikaina dauka, sagardoaren elaboraziorako aspaldiko tresna etnografiko ezberdinekin osatua dagoena.

Egin zure erreserba

Deskribapena

Tradizio luzea dauka sagardoaren elaborazioan, baina era berean, sagardotegi berrienetarikoa komertzializazio eta eraikinari dagokionez. Sagardoa txotx-etik dastatzeko aukeraz gain, eroso egoteko giro alaia eskaintzen du eta haragi erre bikaina. Bereizgarri moduan, arkumea eta txerria burduntzi erara daukate (enkarguz). Rezola sagardoak Kalitatezko Eusko Label ziurtagiria dauka.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionalaz gain haurrentzako menua ere badago. Ordutegiak: Bazkariak eta afariak egunero. Igande gauetan eta astelehenetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera), bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita eta sagardoa txotx-etik edo botilatik edateko aukera. Ordutegiak: Bazkariak eta afariak ostegunetik igandera. Igande gauetan itxita.

Tamaina: 350 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Joxe Ramón Rezola

Helbidea: Santio Zeharra, 12. Astigarraga.
Tfnoa.: 943552720 / 608143332
E-maila: rezolasagardotegia@gmail.com
Web orria: www.rezolasagardotegia.net

Mapa