Gartziategi sagardotegia

Txotx boladan (urtarrila-apirila) eta maiatzean irekia dagoen sagardotegia. Sagardotegi honek bere sagastia du, eta bere uzta, Bizkaiako, Galizia, Asturias edo Frantziako sagarrarekin osatzen du.

Egin zure erreserba

Deskribapena

Hemen inguruan dugun sagardotegi zaharrenetariko da, XVI. mendeko dokumenturen batean aipamenen bat egiten du. Gaur egun, kupeldegian 100 urte baino gehiagoko kupelak aurkitzen dira. Eraikin oso berezia da eta egiten duen sagardoak ospe handia du. Gartziategi sagardoak Gorenak kalitatezko ziurtagiria dauka.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita edo zutik (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegia: Bazkariak eta afariak egunero. Igande gauetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatza), bazkariak eta afariak eserita edo zutik mahai luzeetan, sagardoa txotx-etik edanaz. Menuak eta ordutegiak txotx boladan bezala mantentzen dira.

Tamaina: 150 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Bittor Lizeaga

Helbidea: Martutene Pasealekua, 139. Astigarraga.
Tfnoa.: 943469674
Faxa: 943473883
E-maila: gartziategi@gmail.com
Web orria: http://www.gartziategi.com

Mapa