Premium sagardoak

17,80

Euskal Sagardoa Premium sagardo naturalaren 6 botilez osatutako lotea. Premium izendapena Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoro Laborategiak ematen die 75 puntutako kalifikazioa lortzen duten sagardoei:
Alorrenea Euskal Sagardoa Premium (Astigarraga) bi botila: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Alorrenea Euskal Sagardoa Premiumean zapore exotikoak nabarmenduko ditugu dastatzean: lore usaina, zitrikoa, pomelo ukitua… Gorputz gehixeago du eta luzea da ahoan. Sagar barietateak: Moko, Txalaka, Goikoetxe, Patzolua, Urtebi Haundi- Txiki, Urdin Sagarra eta Frantzes sagarra.
Etxeberria Euskal Sagardoa Premium (Astigarraga) bi botila: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Lasto koloreko sagardoa, ahoan luzea, orekatua eta mamitsua. Sudurrean garbia eta intentsitate handikoa. Txinparta iraunkorra du edalontzian. Sagar barietateak: Urtebi txikia, Txalaka, Urtebi Haundia, Goikoetxe eta Patzuloa.
Zapiain Euskal Sagardoa Premium (Astigarraga) bi botila: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Kolore horixka. Lore eta sagar freskoaren aromak. Ahoan luzea eta orekatutako konplexutasuna, txinparta fina lagun duela. Garraztasun eta mikaztasunaren arteko oreka. Ez du sulfitorik. Oreka eta garbitasuna. Bai sudurrean, baita ahoan ere, sagarraren usain eta zapore garbiak nabariak dira. Sagar barietateak: Gezamiña, Urtebi, Patzolua, Errezila eta Moko.

Additional information

Pisua8 kg