Barkaiztegi sagardotegia

Urte osoan irekia dagoen sagardotegia. Barkaiztegiko sagardo tradizionala eta bikaina urte osoan botilatik edo txotx boladan kupeletatik dastatu daiteke.

Egin zure erreserba

Deskribapena

Donostiako Martutene auzoan kokatzen den Barkaiztegi sagardotegia, XVII. mendean hasi zen sagardoaren elaborazioan. Sagardoa egiteko sagarrak hasera batean beren uztakoak erabiltzen dituzte, baina Galizia edo Frantziatik ere ekartzen dituzte. Gaur egun 200.000 litro sagardo ekoizten dituzte.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila): Afariak egunero. Igandetan eta jai egunetan itxita. Bazkariak jatetxean.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Jatetxea urte osoan irekia bazkari eta afarietarako.

Tamaina: 100 jankide

Informazio osagarria

Helbidea: Barkaiztegi Baserria. Barkaiztegi pasealekua, 42. Donostia-San Sebastian.
Tfnoa.: 943451304
Faxa.: 943474583
E-maila: barkatolare@terra.es
Web orria: http://www.barkaiztegi.com

Mapa