Adarrazpi Gaztandegia – Sagardoetxea

63,00 -tik

Sagardogile on bat bezala, euskal sagardoaren elaborazioak eta dastaketak gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutuko dituzu. Ondoren, benetako artzaina izatearen esperientzia biziko duzu artzaina eta bere txakurrarekin batera ardiak bideratuz eta Idiazabal gaztaren elaborazio prozesu guztia ezagutu ahal izateko.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoko (Astigarraga) bisita gidatua. Bisita gidatuak sagardo, muztio eta likore dastaketa barne-hartzen ditu.
    • Bazkaria sagardotegian. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.
    • Adarrazpi gaztandegiko (Urnieta) bisita gidatua. Mikel eta bere “Argi” txakurrarekin batera, ardiak bideratu eta Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ezagutuko dituzu. Bisitak tailerra eta esnearen eratorrien eta sagardo dastaketa barne-hartzen ditu.
      OHARRA: HOTEL TERMIBUS-etik (Donostia) Adarrazpi gaztandegirainoko garraioa barne dago.

Informazio praktikoa

    • Ordutegiak: Astearte, ostegun eta larunbatetan 12:00etan.
    • Iraupena: 7 ordu.
    • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
    • Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
    • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
    • Elkargunea: Sagardoetxea Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554
    • Nola iritsi:
      • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
      • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

    • Helduak: 63€.
    • Haurrak:
      • 0-3 urte: doan
      • 4-14 urte: 25€
      • 15-17 urte: 63€

Hoberena

    • Bertako gastronomiako bi produktu nagusiak dastatzea: sagardoa eta Idiazabal gazta.
    • Egiazko sagardotegiko esperientziaz gozatzea.
    • Benetazko artzaina izatearen esperientzia bizitzea.
    • Adarra mendiak eskaintzen duen natur paisaia zoragarriaz gozatzea.

Mapa