Asteburu gastronomikoa

110,00 -tik

Asteburuko proposamen honek ongizatea eta gastronomia uztartzen ditu eta euskal usadioak ezagutu eta gure gastronomiaz gozatu nahi dutenentzat egokia da.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa-ren bisita gidatua.
  • Sagardo, muztio eta likore dastaketa.
  • Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.
  • Talasoterapia zirkuitua La Perlan (Donostia). Honakoa barne-hartzen du: hidroterapia-igerilekua, erlaxatzeko igerilekua, jacuzzi panoramikoa, igerileku aktiboa, sentsazioen labirintoa, uretako oheak, itsasoko lurrun-bainua, izotz-iturria, sauna lehorra, erlaxatzeko gela, igerileku hotza itsasoko urarekin, dutxa hotzak itsasoko urarekin eta atsedenerako gunea.
  • Pintxoen ibilbidea bisita gidatuarekin Donostian. Bisita gidatuak bi pintxoen dastaketa + edaria barne-hartzen ditu eta alde zaharreko gune gastronomiko nagusiak bisitatzen dira.
    OHARRAK:
    – Garraioa eta ostatua ez daude barne. Garraioa beharrezkoa izango balitz, zehaztu erreserbaren oharretan (hurrengo pausoa).
    – Jarduerak egiteko gure proposamena: 1. Eguna: Sagardoetxeako bisita gidatua + Bazkaria/afaria sagardotegian + Talasoterapia zirkuitua La Perlan. 2. Eguna: Pintxoen ibilbidea bisita gidatuarekin Donostian.

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Astelehenetan (uztaila eta abuztuan) eta asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:30. Igande eta jai-egunetan: 12:30.
  • Iraupena: Bi egun.
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Banakako eta bikoteentzako.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak: 110 €.

Hoberena

  • Lasaitasuna bista ederrekin: Talasoterapía Kontxako Badian (Donostia).
  • Bertako gastronomia: Sagardoaren kultura, txotx-aren erritua eta bertako produktuekin egindako pintxoak.

 

Mapa