Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoan

Erdi Aroko Hernani ezagutu nahi duzu? Gidaren azalpenek garai hartara eramango zaituzte: armarriak, dorretxeak, garaiko gizartearen bitxikeriak, etab. Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoan (interes historiko-artistikodun gunea).
    OHARRAK:
    – Uztaila eta abuztuan taldeek nahi duten egunerako eska dezakete bisita.
    – Taldea osatzeko gutxienez 3-4 lagun eta gehienez 20 lagun bildu behar dira.

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Igandetan 12:00etan.
  • Iraupena: Ordu bat eta 15 min.
  • Noiz egin daiteke? Otsailetik apirilera eta uztailetik abuztura.
  • Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Hernaniko Informazio Turistikorako Gunea (Nafar kalea, 18 – Hernani). GPS koordenatuak: 43.266847, -1.976345.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Hernaniko hirigunean (Urbieta kalea eta Elkano kalea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea): A1 eta A2 lineako autobusak. Ikusi ordutegiak. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 1 min.

Tarifak

  • Helduak: doakoa
  • Haurrak: doakoa

Hoberena

  • Interes artikoko Gune izendatutako Hernaniko kaleetan zehar paseatzea.
  • Gidarekin batera Erdi Aroko sekretuak ezagutzea.

 

Mapa