Chillida eta sagardoaren kultura

47,00 -tik

Ezagutu itzazu Hernani nahiz Astigarragako ikurrak diren Eduardo Chillida eskultorearen artelanak eta sagardoaren kultura, bertako bi museo garrantzitsuak bisitatuz: Chillida Leku Hernanin eta Sagardoetxea Sagardoaren Museoa Astigarragan. Plana borobiltzeko, sagardotegian eskualdeko usadio berezienaz gozatuko duzu, sagardotegian otordua eginez.

Egin zure erreserba

Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak

  • Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
  • Gehiago ikusi

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Chillida Lekuko bisita.
  • Sagardoetxeako bisita eta sagardo dastaketa.
  • Alorrenea sagardotegian bazkaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa.
    OHARRA:
    Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: ostirala, larunbata eta igandea: 10:00etan.
  • Iraupena: 5 ordu eta erdi.
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Bikoteak eta familiak.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea:Chillida Leku (Jauregi bailara, 66 – Hernani). GPS-ko koordenatuak: 43.27883285577467, -1.9981152447255695.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: Aparkalekua Chillida Leku museoan.
    • Lineako autobusean: Donostia (Okendo kalea) eta Andoaindik (Goiko plaza): G2 ibilbidea. Ordutegiak ikusi.

Tarifak

  • Helduak: 47€
  • Haurrak:
    • 0-3 urteko haurrak: doan
    • 4-17 urteko haurrak: 24€ (haurrentzako menuarekin)

Hoberena

  • Aire librean eta naturarekin kontaktuan arteaz eta sagardoaren kulturaz gozatzea.
  • Gure erroetara bidaia: Sagardoaren kulturako sekretuak eta bitxikeriak ezagutzea.
  • Sagardotegiko otorduarekin bertako usadioez eta produktuez gozatzea.

Mapa