Cider Cycling

215,00 -tik

Sagardo Bidean zeharko ibilaldi polita bizikleta elektrikoan. Bertan, Santiagomendiko baserrietako (Astigarraga) historia ezagutuko duzu, Donostiako badiarako natur paisaia ederrez gozatuko duzu, bere mendi eta sagastiez, aintzinako sagardotegien kokapena ezagutuko duzu eta honekin lotutako sagardoa eta gastronomia dastatuko dituzu Sagardoetxean Sagardoaren Museoan.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko bisita gidatua bizikleta elektrikoan.
    • Geldialdiak gidaren azalpenekin ibilbidearen puntu hauetan:
      •  “Boterea” geldialdia (Plazaetxea)
      •  “Baserriak” geldialdia (Goikoetxea baserria)
      •  “Sagardoa eta itsasoa” geldialdia (Santiagomendiko ermitaren ingurua)
      •  “Paradisua” geldialdia (Santiagomendiko ermita)
      •  “Gainbehera” geldialdia (Ermaña)
      •  “Berpizkundea” geldialdia (Buenavista)
      • Txotx-aren erritua” geldialdia (Artola landetxea)
      • “Etorkizuna” geldialdia (Izaskun-go harrobia)
    • Sagardo eta pintxo dastaketa Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoan
    • OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

    • Ordutegiak: Asteartetik igandera 10:00etan.
    • Iraupena: 4 ordu
    • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
    • Norentzat? Banakakoentzako.
    • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
    • Elkargunea: Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
    • Nola iritsi:
      •  Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
      • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

    • Helduak:
      •  2 pertsona: 215€
      •  4 pertsona: 355€
      •  6 pertsona: 495€
      • 8 pertsona: 635€

Hoberena

    • Sagardoari lotutako landa eta paisaia ingurunean kirola praktikatzea.
    • Sagardoaren kulturan barneratzea aire librean.
    • Santiagomendiko ermitatik dauden kostarako paisaia zoragarriez gozatzea.
    • Sagasti eta sagardoa elaboratzen zuten dolare baserrietan zehar paseatzea.

Mapa