Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, Sagardoetxea eta otordua sagardotegian

38,00 -tik

Gastronomia erreferente bat da Euskadin eta gure kultura eta nortasunaren ikur diren sagardoa eta Idiazabal gaztak, bi produktu gastronomiko hauekin lotutako guztia ezagutzeko aukera ematen duten museoak dituzte. Bisita ezazu Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga) eta amaitu jardunaldia sagardotegiko otorduarekin.

Egin zure erreserba

Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak

  • Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
  • Gehiago ikusi

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko (Idiazabal) bisita gidatua. Bisitak, gazta dastaketa barne-hartzen du.
    • Sagardoetxea Sagardoaren Museoko Astigarraga) bisita gidatua. Bisitak, sagardo, muztio eta likore dastaketa barne-hartzen du.
    • Bazkaria sagardotegian. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.OHARRA: Garraioa ez dago barne.

Informazio praktikoa

    • Ordutegiak: uztailan, abuztuan, irailan, aste santuan (2 aste), gabonetan (2 aste) eta 10 pertsonatik gorako taldeak egunero 10:30etan. Bestela, asteazken eta asteburuetan 10:30etan.
    • Iraupena: 6 ordu.
    • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
    • Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
    • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
    • Elkargunea: Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa (Kale Nagusia, 37– Idiazabal). GPS-ko koordenatuak: 43.010163, -2.234075.
    • Nola iritsi:
      • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Idiazabalgo erdigunean (Kale Nagusia). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
      • Garraio publikoan: Donostiatik (Frantzia pasealekua, 22) Renfeko aldiriko trena hartu (C-1 Irun-Brinkola ibilbidea) Ordiziara. Ondoren lineako autobusa hartu (G0003 ibilbidea) Idiazabalera.

Tarifak

    • Helduak:
      • 38€
    • Haurrak:
      • 0-3 urte: doan
      • 4-17 urte: 20€

Hoberena

    • Gure kultura gastronomikoa eta bere historia ezagutzea.
    • Bertako gastronomiako bi produktu nagusiak dastatzea: sagardoa eta Idiazabal gazta.
    • Egiazko sagardotegiko esperientziaz gozatzea.

Mapa