Museoa eta sagardotegia opariarekin

37,00 -tik

Bisita ezazu Sagardoetxea Sagardoaren Museoa sagardotegira joan aurretik eta zure Sagardoaren Lurraldeko esperientzia borobilduko duzu. Gure proposamena museoa osatzen duten sagastiaren eta museo-gunearen bisita gidatua egitea da eta sagardo dastaketa gidatu batekin amaitzea. Bisita amaitutakoan, sagardo botila bat emango dizute opari. Ondoren sagardotegira joan zaitezke ikasitakoa praktikan jartzera!

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa-ren bisita.
    • Sagardo, muztio eta likore dastaketa.
    • Oparia: sagardo botila bat.
    • Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.
    • OHARRA:
      • Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

    • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:30etan eta 19:00etan. Igande eta jaiegunetan: 12:30etan.
    • Iraupena: 3 ordu (ordu 1 museoko bisita + 2 ordu sagardotegiko otordua).
    • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
    • Norentzat? Talde eta familientzako.
    • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
    • Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
    • Nola iritsi:
      •  Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
      • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

    • Helduak: 37€.

Hoberena

    • Gure erroetara bidaia: Sagardoaren kulturako sekretuak eta bitxikeriak.
    • Taldean eta kalitate onez jatea: Txotx-aren errituaren bizipena eta kalitate goreneko bertako produktuen dastaketa.

Mapa