Museoa eta sagardotegia

33,00 -tik

Bisita ezazu Sagardoetxea Sagardoaren Museoa sagardotegira joan aurretik eta zure Sagardoaren Lurraldeko esperientzia borobilduko duzu. Gure proposamena museoa osatzen duten sagastiaren eta museo-gunearen bisita gidatua egitea da eta sagardo dastaketa gidatu batekin amaitzea. Ondoren sagardotegira joan zaitezke ikasitakoa praktikan jartzera!

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa-ren bisita.
    • Sagardo, muztio eta likore dastaketa.
    • Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.
    • OHARRA:
      • Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

    • Ordutegiak: Astelehenetan (uztaila eta abuztuan) eta asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:30etan eta 19:00etan. Igande eta jaiegunetan: 12:30etan.
    • Iraupena: 3 ordu (ordu 1 museoko bisita + 2 ordu sagardotegiko otordua).
    • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
    • Norentzat? Talde eta familientzako.
    • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
    • Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
    • Nola iritsi:
      •  Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
      • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

    • Helduak:
      • 33 €.
    • Haurrak:
      • 0-3 urteko haurrak: doan.
      • 4-17 urteko haurrak: 15,00 €.

Hoberena

    • Gure erroetara bidaia: Sagardoaren kulturako sekretuak eta bitxikeriak.
    • Taldean eta kalitate onez jatea: Txotx-aren errituaren bizipena eta kalitate goreneko bertako produktuen dastaketa.

Mapa