Sagardoa eta itsasoa (Donostia) (Aste Santua)

47,00 -tik

Donostiako Aquarium-a bisitatuz balearen arrantzaren abentura gogora ekarriko duzu eta benetako balea baten hezurduraren tamaina ikusiko duzu. Ba al zenekien sagardoa itsasoari oso lotua dagoela? Sagardoetxea Museoan, marinelek eskorbutoa ekiditeko zuten sekretua ezagutuko duzu. Jardunaldia amaitzeko, sagardotegiko gastronomia dastatzeko aukera izango duzu.

Egin zure erreserba

Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak

  • Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
  • Gehiago ikusi

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Aquarium Donostia-ko bisita.
  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko bisita gidatua eta sagardo dastaketa.
  • Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduentzako menua: Sagardotegiko ohiko menua: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa. Haurrentzako menua: frijituak, haragia eta izozkia.
    OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 11:00etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 11:00etan.
  • Iraupena: 5 ordu.
  • Noiz egin daiteke? Aste Santuan.
  • Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Aquarium Donostia-San Sebastian (Carlos Blasco Imaz Plaza, 1 – Donostia). GPS koordenatuak: 43.322785, -1.991578.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua paseo berrian (Pasealeku berria kalea) eta Boulevard-eko aparkalekuan (Alameda Boulevard kalea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 10-15 min.

Tarifak

  • Helduak:
    • 47€ (bisita gidatuak, itsasontzian ibilaldia eta sagardotegiko otordua barne).
  • Haurrak:
    • 0-3 urteko haurrak: doan
    • 4-17 urteko haurrak: 24€ (bisita gidatuak, itsasontzian ibilaldia eta sagardotegiko otordua barne).

Hoberena

  • Donostiako Kontxako Badiaren edertasunaz liluratuta geratzea.
  • Balearen arrantzaren bidaia harrigarria ezagutzea.
  • Sagardotegiko bisitaldiaz eta gastronomiaz gozatzea.

Mapa