Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak
- Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
- Gehiago ikusi
Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Itsasontzia Trintxerpetik (Hospitalillo kaia) Albaolara.
- Albaola Itsas Kultur Faktoriako bisita norbere kabuz.
- Itsasontzia Albaolatik Trintxerpera (Hospitalillo kaia).
- Sagardoetxeako bisita gidatua eta dastaketa.
- Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduentzako menua: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik. Haurrentzako menua: frijituak edo pasta, haragia eta izozkia
- OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izango balitz, zehaztu erreserbaren oharretan (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 11:00etan eta 17:00etan. Igande eta jaiegunetan 11:00etan.
- Iraupena: 6 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Hospitalilloko kaia (Ambito Portuario kalea, 9). GPS-ko koordenatuak: 43.322339, -1.931371
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Trintxerpen (Ambito portuario kalea) edo Pasai San Pedroko portuan (Arraunlarien kalea). Aparkalekutik Hospitalilloko kairako gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
Tarifak
- Helduak:
- 46€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko otordua barne)
- Haurrak
- 0-5 urte: 18,50€
- 6-17 urte: 27,50€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko haurren menuaren otordua barne).
- 6-17 urte: 44,50€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko ohiko menuaren otordua barne).
- Helduak:
Hoberena
- Pasaiako badia zoragarriaz eta bere marinel herriez gozatzea.
- XVI. mendeko baleontziaren eraikuntza ikustea.
- Sagardotegiko bisita eta otorduaz gozatzea.