Sagardoa eta itsasoa (Donostia)

57,00 -tik

Donostiako Aquarium-a bisitatuz balearen arrantzaren abentura gogora ekarriko duzu eta benetazko balea baten hezurduraren tamaina ikusiko duzu. Arrainak eta marrazoak ikusi ostean, itsasoa zain izango duzu Kontxako Badian zeharko ibilaldi zoragarriaz gozatzeko. Ba al zenekien sagardoa itsasoari oso lotua dagoela? Sagardoetxea Museoan, marinelek eskorbutoa ekiditzeko zuten sekretua ezagutuko duzu. Jardunaldia amaitzeko, sagardotegiko gastronomia dastatzeko aukera izango duzu.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Aquarium Donostia-ko bisita gidatua.
  • Ibilaldi gidatua itsasontzian Kontxako Badian zehar.
  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko bisita gidatua eta dastaketa.
  • Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduentzako menua: Sagardotegiko ohiko menua: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik. Haurrentzako menua: frijituak edo pasta, haragia eta izozkia.
    OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 10:00etan.
  • Iraupena: 6 ordu.
  • Noiz egin daiteke? Ekainetik irailera bitartean.
  • Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Aquarium Donostia-San Sebastian (Carlos Blasco Imaz Plaza, 1 – Donostia). GPS koordenatuak: 43.322785, -1.991578.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua paseo berrian (Pasealeku berria kalea) eta Boulevard-eko aparkalekuan (Alameda Boulevard kalea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 10-15 min.

Tarifak

  • Helduak:
    • 57€ (bisita gidatuak, itsasontzian ibilaldia eta sagardotegiko otordua barne).
  • Haurrak:
    • 0-3 urteko haurrak: doan
    • 4-17 urteko haurrak: 26€ (bisita gidatuak, itsasontzian ibilaldia eta sagardotegiko otordua barne).

Hoberena

  • Donostiako Kontxako Badiaren edertasunaz liluratuta geratzea.
  • Balearen arrantzaren bidaia harrigarria ezagutzea.
  • Sagardotegiko bisitaldiaz eta gastronomiaz gozatzea.

Mapa