Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa

4,00 -tik

Sagardoetxea sagardoaren kulturan barneratzeko leku egokia da. 3 gune ezberdin dauzka: sagastia aire librean, museo gunea eta dastalekua. Bisitariek bisita beren kabuz egiteko aukera dute sagastian nahiz museo-gunean beren smartphona erabilita, baita bisita gidatua egitekoa ere.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagastiko bisita, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna.
  • Museo-gunearen bisita, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
  • Sagardoa, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Astelehenetan itxita (uztaila eta abuztuan izan ezik). Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 17:00-19:30. Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
  • Iraupena: Ordu bat
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzat
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak: 4€
  • Haurrak:
    • 0-9 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): doan
    • 10-17 urteko haurrak: 2€

Hoberena

  • Sagardoaren kultura eta sustraiak modu parte-hartzailean ezagutzea.
  • Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.
  • Sagardoa txotx-etik dastatzeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzea.