Sagartrekking, sagardoaren ibilbidea

25,00 -tik

Gure gidarekin batera xendazaletasuna praktikatuko duzu ibilbide eder honetan Santiagomendiko (Astigarraga) paisaia naturalaz gozatzen duzun bitartean. Ibilbideak 6,5 kilometrako distantzia eta oinez 3 ordutako iraupena dauka. Ibilbideak 8 geldialdi tematiko dauzka eta sagardoaren kulturaren bitartez, Astigarragako eta Santiagomendiko baserrien historia, bertako biztanleen bizimodua eta Gipuzkoako Santiago Bidearen punturik esanguratsuena ezagutuko dituzu.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko bisita gidatua oinez.
  • Geldialdiak gidaren azalpenekin ibilbidearen puntu hauetan:
  • “Boterea” geldialdia (Plazaetxea)
    • “Baserriak” geldialdia (Goikoetxea baserria)
    • “Sagardoa eta itsasoa” geldialdia (Santiagomendiko ermitaren ingurua)
    • “Paradisua” geldialdia (Santiagomendiko ermita)
    • “Gainbehera” geldialdia (Ermaña)
    • “Berpizkundea” geldialdia (Buenavista)
    • Txotx-aren erritua” geldialdia (Artola landetxea)
    • “Etorkizuna” geldialdia (Izaskun-go harrobia)

OHARRAK:
– Ibilbidearen egitaraua (ibilbidea eta geldialdiak) gidarekin kontratatutako ordu kopuruaren arabera arabera diseinatuko da.
– Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 10:00etan.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Taldeentzat.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak:
    • Taldeak: 25€ orduko eta taldeko (gehienez 25 pertsonako taldeak taldeko)
  • Haurrak:
    • Taldeak: 25€ orduko eta taldeko (gehienez 25 pertsonako taldeak taldeko)

Hoberena

  • Santiagomendiko ermitatik dauden kostarako paisaia zoragarriez gozatzea.
  • Sagasti eta sagardoa elaboratzen zuten dolare baserrietan zehar paseatzea.
  • Sagardoaren kulturan barneratzea aire librean.

 

Mapa