Larre-gain sagardotegia

Txotx boladan irekia dagoen sagardotegia (urtarrila-apirila). Bere sagarrekin egindako sagardoa dasta daiteke.

Egin zure erreserba

Deskribapena

Larre-gain sagardotegiak aspaldidanik ezagutzen du sagardoaren elaborazioaren mundua; sagardoa kontsumo propiorako ezkoizten zen garaitik, hain zuzen. Sagardotegi txikia da, urtean 40.000 litro sagardo ekoizten dituena.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila): Afariak egunero. Bazkariak ostiraletik igandera. Igande gaua eta astelehenetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Itxita

Tamaina: 140 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Joxe Lasarte

Helbidea: Ereñotzu auzoa, 58. Hernani.
Tfnoa.: 943555846
Faxa: 943555846
E-maila: larre-gain@larre-gain.com
Web orria: www.larre-gain.com

Mapa