Aisialdi taldeentzako sarrera

2,00 -tik

Aisialdiko taldeek eskaintza berezia dute: Udajolas Sagardoetxean. Bereziki egokitutako bisita eta jarduerak sagardoaren kulturarekin erlazionatutako edukiak modu dibertigarrian lantzeko.

 

  • Haurrak (2-17 urte): 2€ (bisita gidatua, jarduera bereziak eta sagar muztioaren dastaketa)
  • Aisialdi taldeekin batera datozen begiraleek doako sarrera dute.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

Bisita gidatua + “Sagarretik sagarrera” oka jokua”: Sagardoaren elaborazio prozesua modu dibertigarrian ezagutzeko oka jokua da:

  • Sagastiko bisita gidatua, honako jarduerak eginaz: sagar bilketa kizkiarekin, sagar jotzea pisoiekin.
  • Museo-gunearen bisita gidatua.
  • “Sagarretik sagarrera” oka jokua: bisitan landutako gaiekin erlazionaturiko galderak, asmakizunak eta probak.
  • Sagar muztioaren dastaketa.

Ordutegiak

    • Asteartetik ostiralera 11:00-13:30.
    • Aisiladi taldeentzako beste ordutegiak kontsultatu.

Iraupena

    • Ordu bat eta 30 min.

Noiz egin daiteke?

    • Uztaila eta abuztuan

Norentzat?

  • Taldeentzako

Hizkuntzak

    • Euskera (aurrez erreserba eginda), Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

    • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Autobusean: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

    • Aisialdiaz gozatzea sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko jarduerak gauzatuz.
    • Aire librean eta taldean jarduerak gauzatzea.
    • Gure historia eta sagardoaren kulturarekin erlazionatutako edukiak ikastea.

Mapa