Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak
- Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
- Gehiago ikusi
Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
- Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
- Sagardoa, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua.
- Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa: Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Roncal J.D. gazta.
Ordutegiak
- Aste Santua: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00.
- Pazko Astea: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
Iraupena
- Ordu bat
Noiz egin daiteke?
- Aste Santua eta Pazko Astean
Norentzat?
- Banakako, familia, bikote eta taldeentzat
Hizkuntzak
- Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)
Elkargunea
- Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
- GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554″
Nola iritsi
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
Hoberena
- Euskal Herriko bi produktu gastronomiko nagusiak dastatzea: sagardoa eta gazta.
- Sagardo dastaketaren sekretuak ezagutzea.
- Sagardoaren kultura naturarekin kontaktuan ezagutzea.