Banakako sarrera

4,00 -tik

Sagardoetxeara banaka inguratzen diren bisitariek beren kasa ibiltzeko aukera dute, bai interpretazio zentroan eta baita museoko sagastian ere, baina gure gomedioa bisita gidatua egitea da. Hala, museoko edukiak hobeto ezagutu eta aprobetxatzeko aukera izango du bisitariak, eta sagardoaren munduko xehetasun eta bitxikeria guztiak gidaren eskutik ezagutuko dira.

 

  • Helduak: 4€ (bisita gidatua eta dastaketa barne)
  • Haurrak (0-9 urte eta heldu baten laguntzaz): Doakoa (sagar muztioaren dastaketa barne)
  • Haurrak (10-17 urte): 2€ (bisita gidatua eta sagar muztioaren dastaketa barne)

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
    • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
    • Sagardoa txotx eran, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

OHARRA: Sagardo dastaketa pintxoen dastaketarekin laguntzeko aukera dago (hautazkoa).

Ordutegiak

    • Astelehenetan itxita (uztaila eta abuztuan ezik).
    • Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
    • Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.

Iraupena

    • Ordu 1

Noiz egin daiteke?

    • Urte osoan zehar

Norentzat?

    • Banakako, Familia eta Bikoteentzako

Hizkuntzak

    • Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

    • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
    • GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

    • Sagardoaren kultura eta sustraiak modu parte-hartzailean ezagutzea.
    • Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.
    • Sagardoa txotx-etik dastatzeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzea.

Mapa