Barrikotea gaztainekin

5,50 -tik

Abenduko zubian Sagardoetxeak urte sasoi honi dagozkion usadioak berreskuratzen ditu: sagardo berridun barrikotearen dastaketa gaztainekin.

 

    • Helduak: 5,50€ (bisita gidatua, dastaketa eta barrikotea gaztainekin)
    • 0-9 urteko haurrak (heldu baten lagunduta): doakoa (sagar muztioaren dastaketa barne)
    • 10-17 urteko haurrak: 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztio eta gaztaina dastaketa barne)

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
    • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
    • Barrikotearen dastaketa gaztainekin lagunduta.
    • Sagardoa txotx eran, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

Ordutegiak

    • Abenduak 6-8: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
    • Abenduak 9: 11:00-13:30

Iraupena

    • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

    • Abenduko zubian

Norentzat?

    • Banakako, Familia, Bikote eta taldeentzako

Hizkuntzak

    • Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

    • Urte sasoi honi dagozkion ohiturak ezagutzea.
    • Sagardoaren kultura ezagutzea.

Mapa