Euskaltegientzako sarrera

3,50 -tik

Sagardoetxeak euskaltegientzako bisita programa berezi bat prestatu du, bi helburu nagusirekin: sagardoaren kulturaren ezagutza eta euskararen ezagutzan sakontzea. sagardoetxeak Sagardoaren Hiztegia dauka, 500 hitz biltzen dituena eta euskaltegientzako eskuragarri dago bisitaldian ikasitako edukiak ikasgelan landu ahal izateko.

    • Ikasleak: 3,50€ (bisita gidatua eta dastaketa barne)
    • Euskaltegi taldeekin batera etortzen diren irakasleek doako sarrera dute.
    • Pintxo dastaketa (hautazkoa): 1,50€ pertsonako

 

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
  • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna. 
  • Sagardoa txotx eran, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

OHARRA:
– Sagardo dastaketa pintxoen dastaketarekin laguntzeko aukera dago (hautazkoa).

Ordutegiak

    • Astelehenetan itxita
    • Asteartetik ostiralera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
    • Euskaltegientzako beste ordutegiak kontsultatu.

Iraupena

    • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

    • Iraila – Ekaina

Norentza?

    • Taldeentzako

Hizkuntzak

    • Euskera (aurrez erreserba eginda).

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan edo autobusean: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

    • Sagardoaren kulturarekin erlazionatutako euskara ezagutzea eta praktikatzea.
    • Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.
    • Sagardoa txotx-etik dastatzeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzea.

Mapa