Ikastetxeentzako sarrera

2,00 -tik

Ikastetxeek eskaintza berezia dute. Eskola umeen adinera egokitutako bisitaldi gidatuak, urte sasoiaren araberako jarduera praktikoak, eta irakasle eta zuzendariei zuzendutako txosten berezi bat dugu, egin beharreko jarduera praktiko guztiak biltzen dituena. Horretaz gain, ikasturte desberdinentzako material didaktikoa daukagu, Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino. Material didaktiko hau jaso nahi izanez gero, jakinarazi diezaiguzu e-mailez: info@sagardoetxea.eus

 

    • Ikasleak (17 urterarte): 2€ (bisita gidatua eta sagar muztioaren dastaketa barne)
    • Ikastetxeetzako haurrekin batera datozen irakasleek doako sarrera dute.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin, sagar jotzea pisoiekin eta urtaroari dagokion jarduera:
      • Udaberrian, “Sagastiak loretan”. Polinizazioa, erleen mundua eta sagarrondoen gaitzak eta izurriteak.
      • Udazkenean, “Sagarren bilketa”: sagardo sagarren dastaketa eta sagar muztioaren elaborazioaren prozesu osoa: sagar bilketa kizkiarekin, sagar jotzea pisoiekin, prentsaketa eta egindako muztioaren dastaketa. Egindako muztioaren dastaketa: dentsitatea, bakteriak, legamiak, etab.
      • Neguan, “Landaketa garaia”: hazien ereitea, sagarrondoen formazioa eta txertaketak.
    • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna. 
    • Sagar muztioaren dastaketa.

Ordutegiak

    • Astelehenetan itxita
    • Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
    • Taldeentzako beste ordutegiak kontsultatu.

Iraupena

    • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

    • Iraila-ekaina

Norentzat?

  • Taldeentzako

Hizkuntzak

  • Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

    • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

    • Urtaro bakoitzean jardera ezberdinaz gozatzea.
    • Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.
    • Sagardoaren kultura eta erroak modu parte-hartzailean ezagutzea.

Mapa