SagarBike

20,00 -tik

Urumea ibaiaren ertzetik doan ibilbidea bizikletan eginaz, sagardo ibai honen inguruko sekretuak ezagutu eta Astigarragaraino iritsiko zara, sagardoaren bihotzera. Sagardoetxean sagardoaren kulturan barneratuko zara eta dastaketa bereziaz gozatuko duzu: sagardoa txotx-etik, sagarraren eratorriak eta pintxoak. Gure gastronomiako aintzinako erritu hau ezagututa bueltatuko zara Donostiara. Txotx!

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Donostiatik Astigarragara ibilaldia bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik. Ikusi ibilbidea Google Maps-en.
  • Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua (Astigarraga): Sagardoaren kulturan barneratzea sagastia bisitatuaz eta dastaketa gidatua eginaz: sagardoa txotx-etik, sagarraren eratorriak (sagar muztioa eta likorea) eta bi pintxo.
  • Donostiara buelta bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik.

OHARRAK:
– 4 ordutarako bizikletaren alokairua zerbitzuaren barne.
– Bizikleta hartzean ibilbidearen mapa emango da.
– Gehienez 2 pertsona erreserba bakoitzeko.

 

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan edo 15:00etan. Igande eta jai egunetan 10:00etan.
  • Iraupena: 4 ordu.
  • Noiz egin daiteke? Ekainetik urrira bitartean.
  • Norentzat? Banakako eta bikoteentzat.
  • Hizkuntzak (Sagardoetxeako bisitan): Gaztelania, Euskera, Frantsesa eta Ingelesa.
  • Elkargunea: Go Local (Sarriegi Plaza, 9 – 20003 Donostia). GPS-ko koordenatuak: 43.323049, -1.983254699999975.
  • Nola iritsi:

Tarifak

  • Helduak: 20 €
  • Haurrak: 18 €

Hoberena

  • Kirola praktikatu eta bizikletan paseo bat ematea.
  • Urumea sagardo ibaiaren inguruko sekretuak ezagutzea.
  • Gune didaktiko bat bisitatzea, naturarekin kontaktuan.
  • Bertako gastronomiaz gozatzea.

Mapa