Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa

5,50 -tik

Aste Santuan Sagardoetxeak ondo uztartzen duten bi produktu gastronomikoen dastaketa eskaintzen du: sagardoa eta gazta.

 

  • Helduak: 5,50€ (bisita gidatua eta dastaketak barne)
  •  0-9 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): Doakoa (sagar muztio dastaketa barne)
  • 10-17 urteko haurrak: 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztio eta gazta dastaketa barne)

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
  • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
  • Sagardoa txotx eran, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.
  • Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa: Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Roncal J.D. gazta.

Ordutegiak

  • Aste Santua: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00.
  • Pazko Astea: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.

Iraupena

  • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

  • Aste Santua eta Pazko Astean

Norentzat?

  • Banakako, familia, bikote eta taldeentzat

Hizkuntzak

  • Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
  • GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554″

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

  • Euskal Herriko bi produktu gastronomiko nagusiak dastatzea: sagardoa eta gazta.
  • Sagardoz txotx-etik dastatzeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzea.
  • Sagardoaren kultura naturarekin kontaktuan ezagutzea.

Mapa