Sagardogile egun batez

4,00 -tik

Urrian zehar familian jarduera ezberdinak egiteko “Hip Hip Urri” egitarauaren barruan (October Children), Sagardoetxeak sagar muztioa elaboratzeko tailerra eskaintzen die familiei.

 

  • Helduak: 4€ (bisita gidatua, sagar muztioaren elaborazio tailerra eta muztio eta sagardo dastaketa barne)
  • 17 urte arteko haurrak: doan (bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa barne).

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duena.
  • Sagar muztioaren elaborazio tailerra familian:
    • Sagar barietate ezberdinak dastatzea eta zaporeen bereizketa.
    • Sagarrak biltzea kizkiarekin.
    • Sagarrak jotzea pisoiekin.
    • Sagarrak txikitzea eta prentsatzea.
    • Egindako muztioa dastatzea.
  • Museo-guneko bisita gidatua, sagarraren iragana, oraina eta etorkizuna eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen duena.
  • Sagardoaren dastaketa “txotx”-etik, sagar muztioa eta likore bat (helduak).

Ordutegiak

  • Urriko asteburuetan:
    • Larunbatetan: 11:00 / 12:00 / 13:00 / 16:30 / 17:30 / 18:30
    • Igandetan: 11:00 / 12:00 / 13:00

Iraupena

  • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

  • Urriko asteburuetan

Norentzat?

  • Familientzat

Hizkuntzak

  • Gaztelania eta Euskara (aurrez erreserba eginda).

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
  • GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554″

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

  • Sagar muztioaren elaborazio prozesuan parte-hartzea familian.
  • Sagardoaren kulturaz gozatzea naturarekin kontaktuan eta modeu parte-hartzailean.
  • Norberak egindako sagar muztioa dastatzea.

Mapa