Taldeentzako sarrera

3,50 -tik

Sagardoetxeak taldeen beharren araberako eskaintza jartzen du aukeran. Ordutegi eta bisita gidatuak taldeko arduradunek planifikatuko dituzte, malgutasun handiz. Taldeen ezaugarriek bisitaldia didaktikoa eta dinamikoagoa izateko aukera ematen dute. Arreta berezia jubilatu etxe, enpresa eta sektoreko profesionalentzat.

 

    • Helduak: 3,50€ (bisita gidatua eta dastaketa barne)
    • 0-9 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): Doan (sagar muztioaren dastaketa)
    • 10-17 urteko haurrak: 2€ (bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa barne)
    • Pintxo dastaketa (aukerakoa): 1,50€ pertsonako

Egin zure erreserba

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
    • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna. 
    • Sagardoa txotx eran, sagar muztioa eta likore dastaketa gidatua. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

OHARRAK:
– Taldea izateko gutxienezko pertsona kopurua 10 lagunekoa da.
– Sagardo dastaketa pintxoen dastaketarekin laguntzeko aukera dago (hautazkoa).

Ordutegiak

    • Astelehenetan itxita.
    • Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
    • Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
    • Taldeentzako beste ordutegiak kontsultatu.

Iraupena

    • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

    • Urte osoan zehar

Norentzat?

    • Taldeentzako

Hizkuntzak

    • Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

    • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
    • GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

    • Sagardoaren kultura eta sustraiak modu parte-hartzailean ezagutzea.
    • Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.
    • Sagardoa txotx-etik dastatzeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzea.

 

Mapa