Txotx gourmet

22,00 -tik

Gastronomia, kultura eta bertako produktuak dastatzea gustokoa baduzu, Sagardoetxeako esperientzia honek sagardoaren lurraldeko produktu nagusiaz gozatzeko eta bere kultura ezagutzeko aukera emango dizu: sagardoa. Sagardo naturala txotx-etik dastatuko duzu, beste sagardo mota batzuk ezagutu eta sagardoaren kulturako beste edari batzuk dastatuko dituzu gourmet pintxo berezi batzuekin lagunduta.

Egin zure erreserba

Esperientziak barne hartzen dituen jarduerak

  • Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua gida pribatu baten eskutik eta sagardoaren kulturaren inguruko sekretuen azalpena.
  • Sagardoa eta sagarraren eratorriekin egindako edarien dastaketa berezia gourmet pintxo batzuekin lagunduta:
    • Sagarraren eratorriak: Sagardo naturala txotx-etik, sagar muztioa, sagardo aparduna, postrerako sagardoa eta likore bat. Erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.
    • Gourmet pintxoak: Hegaluze, antxoa eta pipermin ogitartekoa, sagardotan egositako txorizoa eta Idiazabal gazta sagar dultzea eta intxaurrekin.

OHARRA: Bisita eta dastaketa gida pribatu batekin egingo dira.

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 edo 19:00etan. Igande eta jai-egunetan: 11:00, 12:00 eta 13:00etan.
  • Iraupena: Ordu bat
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzako.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak: 22€ (bisita gidatua, sagardo dastaketa eta 3 pintxo gourmet barne)
  • Haurrak: 10€ (bisita gidatua, sagar muztioaren dastaketa eta 2 pintxo barne)

Hoberena

  • Sagardo mota ezberdinak ezagutu eta dastatzea.
  • Bertako gastronomiaz gozatzea.
  • Sagardoaren kultura eta sustraiak modu parte-hartzailean ezagutzea.
  • Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.

Mapa