Udazkenean, Sagardoetxeak sagar muztioa elaboratzeko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak biltzen dituzte kizkiarekin, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatu. Amaitzeko, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramaten du.
Sagastiko bisita gidatua, sagardoa elaboratzeko erabiltzen diren sagar barietate ezberdinak ezagutzeko.
Sagardo sagarren dastaketa.
Sagar muztioaren elaborazio tailerra familian:
Sagar biltzea.
Sagarrak jotzea pisoiekin.
Sagarrak txikitzea eta prentsatzea.
Egindako muztioa dastatzea.
Sagar muztioaren etiketaren apainketa (muztio botila bat familia bakoitzarentzako).
Ordutegiak
Urriko asteburuetan:
Larunbatetan: 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00.
Igandetan: 11:00, 12:00 eta 13:00.
Iraupena
Ordu bat
Noiz egin daiteke?
Urriko asteburuetan
Norentzat?
Familientzat
Hizkuntzak
Gaztelania eta Euskara (aurrez erreserba eginda).
Elkargunea
Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554″
Nola iritsi
Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.