Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa

10,0030,00

Garbitu

Produktuaren izena (1) *

Alkohol % (1) *

Deskribapena (1) *

Formatua (1) *

Azukrea (1) *

Uhertasuna (1)

Karboniko maila (1) *

Produktuaren izena (2)

Alkohol % (2)

Deskribapena (2)

Formatua (2)

Azukrea (2)

Uhertasuna (2)

Karboniko maila (2)

Produktuaren izena (3)

Alkohol % (3)

Deskribapena (3)

Formatua (3)

Azukrea (3)

Uhertasuna (3)

Karboniko maila (3)

Itxura:
– Euskal Herrian ekoiztutako sagardo naturalaren kolorea erabilitako sagar barietateen araberakoa da, lasto koloreko horitik hasi eta urre zaharreko hori koloreetaraino.
– Karbonikoa (jatorri endogenokoa bakarrik) beharrezkoa da eta txinparta nahiz apar fina alderdi positiboak dira Euskal Herrian ekoiztutako sagardo naturalean, baita honen iraunkortasuna ere.
– Uhertasun arina Euskal Herrian ekoiztutako sagardo naturalaren ezaugarrietako bat da.
– Alderdi negatiboak:
· Kolore herdoildu edo gaixotuak
· Gehigizko aparra eta burbuila handia
· Oliotzea
· Disolbagarriak ez diren solidoen presentzia

Ahoan:
– Euskal Herrian ekoiztutako sagardo naturalak apur bat garratza den oreka mantentzen du gozotasun, garraztasun eta astringentziaren artean, gutxieneko %5-eko alkohol mailarekin.
– Gorputza duten sagardoak dira, jatorri endogenoko karbonikoaren presentzia nabaria dutenak. Tanizitate gradu ezberdinak aurkeztuko ditu erabilitako sagar barietateen arabera.
– Alderdi negatiboak:
· Oreka eza
· Karboniko falta
· Gorputz falta
· Usain retronasal akatsduna

Usaina:
– Euskal Herrian ekoiztutako sagardo naturalaren usainak sagar barietate ezberdinetatik eratorritakoak dira; gutxi heldutako fruituaren izaera berdeago eta freskokoak, edo gehiago heldutako fruituaren usain gozoagoak, konpota usainetaraino.
– Eraberean, nabaritu daitezkeen hartzidura usainek lore usainak, fruta-usainak eta espeziedunak aurkezten dituzte.
– Alderdi negatiboak:
· Akatsen presentzia: oxidazioa (aldehido azetikoa, etil azetatoa…), erredukzioa (sufreztatzea, goma, egositako barazkiak), akroleina, hezetasuna, TCA, ukuilu usaina, fenol usaina…

Izen ematea

Izena emateko azken eguna 2019ko azaroaren 12a da. Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagun 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira, helbide honetara:

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa

Sariak

Kategoria honetan gehienez 3 produktu aurkez daitezke.
Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€

Izen ematea kuotak honakoa barne hartzen dute:

  • Epaileek egindako produktuaren balorazioren fitxa deskriptiboa

Saritutako produktuentzat

  • Botiletarako bereizgarriak
  • Urre, zilar eta brontzezko dominak
  • Diploma
  • Kategoriako onenari saria (txapela)
  • Lehiaketako onenari saria (garaikurra)
  • Sagardo Forum 2019 aldizkarian aipamena
  • Lortutako sarien bidalketa gastuak

Dominak lortutako puntuen arabera banatuko dira.

  • Brontzezko domina 30-37 puntu
  • Zilarrezko domina 38-44 puntu
  • Urrezko domina 45-50 puntu

Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa bada, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta erabakiko du kategoriako produktu onena zein den.

“Kategoriako onena” sari guztien artean, “Lehiaketako onena” zein den erabakiko du horretarako eratutako mahai batek.