“Premium” sagardo aparduna

10,0030,00

Garbitu

Produktuaren izena (1) *

Alkohol % (1) *

Deskribapena (1) *

Formatua (1) *

Azukrea (1) *

Uhertasuna (1)

Karboniko maila (1) *

Produktuaren izena (2)

Alkohol % (2)

Deskribapena (2)

Formatua (2)

Azukrea (2)

Uhertasuna (2)

Karboniko maila (2)

Produktuaren izena (3)

Alkohol % (3)

Deskribapena (3)

Formatua (3)

Azukrea (3)

Uhertasuna (3)

Karboniko maila (3)

  • Botilako bigarren hartzidura bidez edo Charmat – Grand vas bidez egindako sagardo apardunak.
  • Espainiako cava, Frantziako xanpaina edo Alemaniako sekt-a ardo apardunen antzeko sagardoak dira. Hondarreko azukre mailaren arabera Brut Nature, Brut edo gozoagoak izan daitezke. Ekoizleak hala zehaztu beharra dauka.
  • Barietate bakarrarekin edo barietate talde zehatz batekin egindoa bada, izen-emate formularioan zehaztu behar da.
  • Jatorriaren arabera izaera bate do bestea izango dute erabilitako sagar mota eta leku bakoitzeko usadioaren arabera.

Itxura:
– Lasto koloretik hasi eta urre kolore bizietara. Beti iragaziak, garbiak. Burbuila iraunkorra. Oso dotorea edalontzian..

Ahoan:
– Egotekotan, oreka garraztasun, mikaztasun eta hondarreko azukrearen artean. Ahoan eztanda egiten duen karboniko maila altua. Ezaugarriren batekin bereizi litezke, beren eskualde eta erabilitako sagarraren balditzapean. Ekoizleak sagardo honekin bilatzen duen helburua zehaztu behar du. %6-8 alkohol maila..

Usaina:
– Sagar berde, sagar heldu edo zitriko usain garbiak.

Izen ematea

Izena emateko azken eguna 2019ko azaroaren 12a da. Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagun 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira, helbide honetara:

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa

Sariak

Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€

Izen ematea kuotak honakoa barne hartzen dute:

  • Epaileek egindako produktuaren balorazioren fitxa deskriptiboa

Saritutako produktuentzat

  • Botiletarako bereizgarriak
  • Urre, zilar eta brontzezko dominak
  • Diploma
  • Kategoriako onenari saria (txapela)
  • Lehiaketako onenari saria (garaikurra)
  • Sagardo Forum 2019 aldizkarian aipamena
  • Lortutako sarien bidalketa gastuak

Dominak lortutako puntuen arabera banatuko dira.

  • Brontzezko domina 30-37 puntu
  • Zilarrezko domina 38-44 puntu
  • Urrezko domina 45-50 puntu

Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa bada, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta erabakiko du kategoriako produktu onena zein den.

“Kategoriako onena” sari guztien artean, “Lehiaketako onena” zein den erabakiko du horretarako eratutako mahai batek.