Sagardo berriak

10,0030,00

Garbitu

Produktuaren izena (1) *

Alkohol % (1) *

Deskribapena (1) *

Formatua (1) *

Azukrea (1) *

Uhertasuna (1)

Karboniko maila (1) *

Produktuaren izena (2)

Alkohol % (2)

Deskribapena (2)

Formatua (2)

Azukrea (2)

Uhertasuna (2)

Karboniko maila (2)

Produktuaren izena (3)

Alkohol % (3)

Deskribapena (3)

Formatua (3)

Azukrea (3)

Uhertasuna (3)

Karboniko maila (3)

  • Aspaldidanik ekoizten diren arren eta mundo guztietako merkataritza-guneetan, batipat, Ingalaterra, Irlanda edo Espainiako jatorria dutenak ohikoenak diren arren, Estatu Batuak, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria, Danimarka edo duela gutxiagotik Polonia eta Txekiar Errepublika bezalako herrialdeetan sagardo berri hauen eskaintzaren igoera azpimarratzekoa da marka berrien sorrerarekin.
  • Kasu guztietan amankomuna den ezaugarria, bere elaboraziorako mahaiko sagarraren erabilera eta karbonatazio exogenoa dira.
  • 33zl edo 50zl-tako botila edo latetan aurkeztu ohi dira, nahiz eta markaren batek 75zl-tako botilan aurkezten duen.

Itxura:
– Urre koloretik hasi eta lasto kolore argitara doazen sagardoak dira, kasu batzuetan ia gardenak. Unean bertan desagertzen den hasierako aparra. Gehienetan iragazitako sagardoak dira.

Ahoan:
– Orohar sagardo nahiko lauak eta astringentzia handirik gabekoak. Sagardo nahiko gozoak dira, freskagarriak, garraztasun ertainekoak eta alkohol maila gutxikoak (%4-5 gradu artean).

Usaina:
– Usai gozoak, afrutatuak, orohar ez oso sakonak eta iraupen gutxikoak.

Izen ematea

Izena emateko azken eguna 2019ko azaroaren 12a da. Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagun 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira, helbide honetara:

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa

Sariak

Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€

Izen ematea kuotak honakoa barne hartzen dute:

  • Epaileek egindako produktuaren balorazioren fitxa deskriptiboa

Saritutako produktuentzat

  • Botiletarako bereizgarriak
  • Urre, zilar eta brontzezko dominak
  • Diploma
  • Kategoriako onenari saria (txapela)
  • Lehiaketako onenari saria (garaikurra)
  • Sagardo Forum 2019 aldizkarian aipamena
  • Lortutako sarien bidalketa gastuak

Dominak lortutako puntuen arabera banatuko dira.

  • Brontzezko domina 30-37 puntu
  • Zilarrezko domina 38-44 puntu
  • Urrezko domina 45-50 puntu

Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa bada, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta erabakiko du kategoriako produktu onena zein den.

“Kategoriako onena” sari guztien artean, “Lehiaketako onena” zein den erabakiko du horretarako eratutako mahai batek.