Sagardo tradizional frantsesa

10,0030,00

Garbitu

Produktuaren izena (1) *

Alkohol % (1) *

Deskribapena (1) *

Formatua (1) *

Azukrea (1) *

Uhertasuna (1)

Karboniko maila (1) *

Produktuaren izena (2)

Alkohol % (2)

Deskribapena (2)

Formatua (2)

Azukrea (2)

Uhertasuna (2)

Karboniko maila (2)

Produktuaren izena (3)

Alkohol % (3)

Deskribapena (3)

Formatua (3)

Azukrea (3)

Uhertasuna (3)

Karboniko maila (3)

  • Ingalaterrarekin batera, sagardo tradizional frantsesek gozo-garrantzaren ardatza osatzen dute bere sagardoen izaerari dagokionean.
  • Frantzian, Bretainia eta Normandia herrialdeetan Keeving izeneko elaborazio modua erabiltzen da. Honen bitartez, mantenugaiak deuseztatu egiten dira legamiak lanean hasi aurretik eta honela azukre guztia alkohol bihurtzea ekiditen dute, sagardo zaporetsuak, gozoak, alkohol maila baxukoak eta konplesutasun apur batekoak lortuz.
  • Sagardo karbonatatuak dira, botilan nahiz ontzi-isobarikoetan.

Itxura:
– Anbar nahiz laranja koloreak ematen dizkieten tanino ugariko sagar portzentai altuarekin egindako sagardoak dira. Kasu batzuetan uhertasun sotila dute.

Ahoan:
– Ahoan: Gorputz handiko sagardoak dira, lodiak ahoan eta zaporetsuak. Orohar honela etiketatzen dira:
· Doux: alkohol gutxiena duena, < %3 alkohol bolumena duena eta > 42g/l azukre
· Demi-sec: %3,5-4 alkohol bolumena duena eta 28-42g/l azukre
· Brut: %5-6 alkohol bolumena duena eta 28g/l baino azukre gutxiago
– Kasu guztietan, astringentzia eta ahoan amaiera luzea eskaintzen duten tanino askoko sagardoak dira.

Usaina:
– Sagar oso heldua, usaintzean fruta usaina nabari da, baina baita ukuilu edo oilategi usainak ere. Brettanomices bidezko kutsadura bere ezaugarria da, kasu batzuetan oso nabaria delarik. Cidre Fermier deitzen zaie erabilitako sagarraren %100a produktua komerzializatzen duen etxekoa denean.

Izen ematea

Izena emateko azken eguna 2019ko azaroaren 12a da. Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagun 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira, helbide honetara:

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa

Sariak

Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€

Izen ematea kuotak honakoa barne hartzen dute:

  • Epaileek egindako produktuaren balorazioren fitxa deskriptiboa

Saritutako produktuentzat

  • Botiletarako bereizgarriak
  • Urre, zilar eta brontzezko dominak
  • Diploma
  • Kategoriako onenari saria (txapela)
  • Lehiaketako onenari saria (garaikurra)
  • Sagardo Forum 2019 aldizkarian aipamena
  • Lortutako sarien bidalketa gastuak

Dominak lortutako puntuen arabera banatuko dira.

  • Brontzezko domina 30-37 puntu
  • Zilarrezko domina 38-44 puntu
  • Urrezko domina 45-50 puntu

Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa bada, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta erabakiko du kategoriako produktu onena zein den.

“Kategoriako onena” sari guztien artean, “Lehiaketako onena” zein den erabakiko du horretarako eratutako mahai batek.