Sagardo tradizional ingelesa

10,0030,00

  • Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€.

    Gehiago ikusi

Garbitu

Produktuaren izena (1) *

Alkohol % (1) *

Deskribapena (1) *

Formatua (1) *

Azukrea (1) *

Uhertasuna (1)

Karboniko maila (1) *

Produktuaren izena (2)

Alkohol % (2)

Deskribapena (2)

Formatua (2)

Azukrea (2)

Uhertasuna (2)

Karboniko maila (2)

Produktuaren izena (3)

Alkohol % (3)

Deskribapena (3)

Formatua (3)

Azukrea (3)

Uhertasuna (3)

Karboniko maila (3)

  • Ingalaterran, Frantziako sagarren antzeko barietateak erabiltzen dira sagardoa egiteko, oso gozoak baina baita garratzak ere. Badira Keeving teknika berreskuratzen ari diren ekoizleak Sagardoaren elaborazioan. Gaur egungo sagardo gehienek karbonatazio exogenoa daramaten arren, artisau ekoizleek elaborazio tradizionala ere erabiltzen dute sagardo ekoizpenean.

Itxura:
– Frantziako sagardoaren antzera, anbar nahiz laranja koloreko sagardoak dira. Ekoizlearen arabera, sagardo iragaziak eta uherrak aurki daitezke.

Ahoan:
– Sagardo ingelesek hartzidura amaiera arte egiten dute eta kasu gehienetan ez dute %6ko alkohol grduazioa baino gutxiago izaten. Ez dira sagardo frantsesak bezain gozoak, baina erabilitako sagarrek ematen dieten eta ekoizleak egindako nahasketaren arabera gehitu eta gutxiagotzen den astringentzian bat egiten dute.
– Ekoizle batzuek, lasaiak edo txinparta apur bat duten sagardoak elaboratzen dituzte, baina ohikoenak bai modu tradizionalean bai artifizialean karbonatatutako sagardoak dira.

Usaina:
– Usain espeziaduak, ketuak, banilla eta kasu batzuetan ukuilu usainak nabarmentzen dira.
– Ohikoa da ontzea haritzezko upeletan egitea.

Izen ematea

Izena emateko azken eguna 2019ko azaroaren 12a da. Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagun 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira, helbide honetara:

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa

Sariak

Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€

Izen ematea kuotak honakoa barne hartzen dute:

  • Epaileek egindako produktuaren balorazioren fitxa deskriptiboa

Saritutako produktuentzat

  • Botiletarako bereizgarriak
  • Urre, zilar eta brontzezko dominak
  • Diploma
  • Kategoriako onenari saria (txapela)
  • Lehiaketako onenari saria (garaikurra)
  • Sagardo Forum 2019 aldizkarian aipamena
  • Lortutako sarien bidalketa gastuak

Dominak lortutako puntuen arabera banatuko dira.

  • Brontzezko domina 30-37 puntu
  • Zilarrezko domina 38-44 puntu
  • Urrezko domina 45-50 puntu

Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa bada, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta erabakiko du kategoriako produktu onena zein den.

“Kategoriako onena” sari guztien artean, “Lehiaketako onena” zein den erabakiko du horretarako eratutako mahai batek.