Zaporetako sagardoa edo udardoa

10,0030,00

Garbitu

Produktuaren izena (1) *

Alkohol % (1) *

Deskribapena (1) *

Formatua (1) *

Azukrea (1) *

Uhertasuna (1)

Karboniko maila (1) *

Produktuaren izena (2)

Alkohol % (2)

Deskribapena (2)

Formatua (2)

Azukrea (2)

Uhertasuna (2)

Karboniko maila (2)

Produktuaren izena (3)

Alkohol % (3)

Deskribapena (3)

Formatua (3)

Azukrea (3)

Uhertasuna (3)

Karboniko maila (3)

  • Kategoria honetan beren elaborazio prozesuan beste fruta batzuk, zuku edo espeziak erantsi zaizkien sagardoak sartzen dira, besteak beste masustak, intsusa, udarea, jegibrea edo lupulua.
  • Udardoa %100ean udarearekin egina dago.
  • Ekoizleak erabilitako fruituak zein diren zehaztu behar du.

Itxura:
– Sagardo argi eta distiratsuak. Erabilitako fruitu edo espeziaren kolorea, baina oxidaziorik gabe (esate baterako basafruitu gorriek kolore gorriak eman behar dizkie, ez laranja koloreak).
– Udardoa kolore argikoa da. Uherrak edo iragaziak izan daitezke.

Ahoan:
– Erabilitako fruitu edo espeziaren arabera astringentzia, garraztasuna edo mingostasuna handiagoa izango da. Erabilitako fruitu edo espeziarekin erlazionatua egon behar du. Udardoaren kasuan, bere astringentzia mailan hautemandako neurrizko taninoak izan behar ditu.

Usaina:
– Oinarrian erabilitako sagardoa hauteman behar da eta orekatua egon behar du erabilitako fruitu edo espeziarekin. Udardoaren kasuan, zalantzarik gabe fruitu batena izan behar du, kasu batzuetan ardo txuriarena.

Izen ematea

Izena emateko azken eguna 2019ko azaroaren 12a da. Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagun 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira, helbide honetara:

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa

Sariak

Lehiaketan parte hartzeko  40€ ordaindu behar da eta aurkeztutako produktu BAKOITZEKO beste 10€

Izen ematea kuotak honakoa barne hartzen dute:

  • Epaileek egindako produktuaren balorazioren fitxa deskriptiboa

Saritutako produktuentzat

  • Botiletarako bereizgarriak
  • Urre, zilar eta brontzezko dominak
  • Diploma
  • Kategoriako onenari saria (txapela)
  • Lehiaketako onenari saria (garaikurra)
  • Sagardo Forum 2019 aldizkarian aipamena
  • Lortutako sarien bidalketa gastuak

Dominak lortutako puntuen arabera banatuko dira.

  • Brontzezko domina 30-37 puntu
  • Zilarrezko domina 38-44 puntu
  • Urrezko domina 45-50 puntu

Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa bada, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta erabakiko du kategoriako produktu onena zein den.

“Kategoriako onena” sari guztien artean, “Lehiaketako onena” zein den erabakiko du horretarako eratutako mahai batek.