Beste proposamenak hemendik gertu
Museo gastronomikoak – Ordu 1 baino gutxiagora

D’Elikatuz
Ordizian kokatutako Elikadura, Nutrizio eta Gastronomia zentro honetan baratzeko kalitatezko produktuei buruz den-dena ezagutzeko aukera duzu, nutrizio-balioak nahiz elikaduraren alderdi orokorrak.
Web orria
Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa
Hemen ezagutu ahal izango ditugu gazta ospetsu honen jatorri deituraren sekretuak. Idiazabalen kokatua, usaina, kolorea eta zaporea aintzat hartuta gazta dastatzeko hastapen ikastaro bat egiteko aukera izango duzu.
Web orria
Igartubeiti Baserri Museoa
Euskal baserriaren Urrezko aroaren eta XVI eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakusle zoragarria da.
Web orria
Leintz Gatzagako Gatz Museoa
Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.
Web orriaBa al zenekien...
XVI. mendeko dolare-baserriak, etxebizitzak baino, lanerako guneak izan ziren.
Jateko moduko herriak – Ordu 1 baino gutxiagora

Azpeitia
Loiolako Santutegia aurkituko duzu, XVIII. mendean eraikitako barroko garaiko eraikuntza multzo ikaragarria. Jesusen Anaidiaren sortzailearen (San Inazio) jaiotetxea hartzen du ardatz eta basilika eta bertako kupula nabarmentzen dira.
Web orria
Getaria
Txikia izan arren, ospe handia du arratoi itxurako penintsulagatik, parrilan egindako arrainengatik eta seme entzutetsuengatik: horietako bat Juan Sebastian Elcano dugu, lehen aldiz munduari bira eman zion itsasgizona. Eta baita Cristobal Balenciaga jostuna ere; museoak haren sorkuntza izugarriz osatutako bilduma paregabea du.
Web orria
Hondarribia
Hondarribiako alde zaharra, bere pintxo goxoengatik ezaguna izatez gain, monumentu historiko eta artistiko izendatua eta jauregiz eta armarridun etxez osatuta dago. Ezin duzu Hondarribiako arrantzale-gunea ikusi gabe utzi, Marinako auzune koloretsua.
Web orria
Oñati
Gipuzkoako Berpizkundeko lan baliotsuenetakoa den Sancti Spiritus Unibertsitatea gailentzen den Hirigune Historiko paregabea dauka. Hamar kilometrora, 1950ean garaiko arkitekto eta artista onenek eraikitako abangoardiako arkitekturako mugarria den Arantzazuko Santutegia kokatzen da.
Web orriaAzokak eta euskal gastronomia ondarea – 2 ordu baino gutxiagora

Ezpeletako piperra
Urriko azken asteburuan, Iparraldean ekoizten den Ezpeletako piperraren urteroko festa ospatzen da Ezpeletan eta kaleak gorri kolorez jazten dira zintzilikatutako piper txirikorda luzeen eraginez.
Web orria

Gernikako azoka
Astelehenetan ospatzen den Gernikako merkatuak eskualdeko 100 ekoizle inguru biltzen ditu. Azoka berezia: urriko azken astelehena (urriko).
Web orria
Ordiziako azoka
Asteazkenetan ospatzen den Ordiziako azoka, denetan garrantzitsuena da eta bertako prezioak gainerako lurralderako erreferentzia dira. Azoka berezia: Euska Jaiak (irailaren 9ko astea), bertan urteko Idiazabal gaztarik onenaren enkantea egiten da.
Web orria
Tolosako azoka
Larunbatetan ospatzen den Tolosako azoka derrigorrezko hitzordua da. 3 gune ezberdinetan ospatzen da, Triangelu Plazakoa nabarmenduz. Azoka bereziak: San Juan azoka, Tolosa Goxua, Babarrunaren Astea eta Txuletaren Festa.
Web orria