Laiaren ibilbidea

Ibilbide honen bidez Santa Barbarako natura ingurunean barneratu eta Hernanirekin erlazionatutako kultur elementuak ezagutzeko aukera izango duzu. Laiak, Hernaniko neskatilak, abentura osoan zehar lagunduko zaitu.

Hernaniko aintzinako bailara Urumea eta Oria ibaien arteko lurralde zabala zen. Hernani deitura geografiko gisa 1014. urtean agertzen da dokumentatua lehen aldiz, artean Nafarroako erreinukoa zelarik.

Harresidun herria izan zen eta bertan sartzeko bost ate zeuzkan. Harresidun guneak itxura obalatua zuen eta jatorriz Alde Zaharra bi kalek bakarrik osatzen zuten: Kale Nagusiak eta Andre Kaleak. Erdigunean, bi kale hauen arteko gune irekietan, Plaza Berria (azoka bertan egiten zen) eta Gudarien Plaza jarri zituzten; gaur egun Udaletxea kokatzen da bertan. Hernani, aldaketa historikoetara moldatzearen adibidea garbia da: gaur egun baserrien auzoak, hirigune historikoak eta industrialdea ditu herriak.

Nola egin ibilbidea?

Ibilbidea hasi aurretik “Laiaren ibilbidea” liburuxka eskuratu behar da eta bertan eta ibilbidean zehar aurkituko dituzun argibideekin (ibilbidean zenbakitutako seinaleak daude), 11 proba-joko gainditu beharko dituzu:

  1. Hernaniko Hirugune Historikoa.
  2. Buxkando baserria.
  3. Santa Barbara auzoa.
  4. Naturaren txokoa.
  5. Pinudiko animaliak.
  6. Santa Barbarako ermita.
  7. Sagarrondoak.
  8. Eskaladarako gunea.
  9. Agerre baserria.
  10. Aintzirako lagunak.
  11. Azeri dantza.

Ibilbidearen ezaugarriak:

  • Iraupena: 2 ordu
  • Zailtasuna: Erraza
  • Garaiera: ±200m