Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

2019ko txotx irekiera, XXVI. Sagardo Berriaren Eguna

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXVI. Sagardo Berriaren Eguna 2019 ospatuko da 2019ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko.

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2018ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Gartziategi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek gonbidatua soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.
13:45: Gartziategi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du gonbidatuak, eta honekin batera, 2019ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Xehetasunak

Data:
urtarrila 16
Ordua:
12:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , ,
Webgunea:
www.sagardoarenlurraldea.eus

Antolatzaile

Sagardoaren Lurraldea
Telefonoa:
+34 943 550 575
Posta elektronikoa:
info@sagardoarenlurraldea.eus
Webgunea:
www.sagardoarenlurraldea.eus

Egoitza

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca
Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España
+ Google Map
Telefonoa:
943 550 575