Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketaren bisita gidatua

Sagardoetxeak “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketaren bisita gidatua eskainiko du, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizunaren barruan sartzen den jarduera.

XVI-XVIII. mendeetan emakumeak lan asko egin behar izan zuen familiaren beharrei aurre egiteko. Gipuzkoan, gainera, ohikoa zen sagastietan lanean nahiz sagardoaren salerosketan ziharduten emakumeak aurkitzea. Erakusketa honetan, XVI-XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren historiak ezagutzen dira. Ausartak, ekintzaileak, azkarrak eta horietako batzuk negozioen mundua ondo ezagutzen zuten emakumeak izan ziren, eta bakoitzaren bizimodua nahiz gainditu beharreko arazoak ezberdinak izan arren, emakume hauek lotzen dituen gauza bakarra sagardoa da.

Oharrak:
– Bisita gidatuan parte hartzeko aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da: info@sagardoarenlurraldea.eus / 943 550 575
– Jarduera doakoa da
– Plaza mugatuak taldea osatu arte

Xehetasunak

Data:
17 martxoa, 2019
Ordua:
11:00 - 12:00

Antolatzailea

Sagardoetxea
Telefonoa:
00 34 943 550 575
Posta elektronikoa:
info@sagardoetxea.eus
Webgunea:
http://www.sagardoetxea.eus

Egoitza

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca
Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España
+ Google Map
Telefonoa:
943 550 575