Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Errezil sagarraren astea Errezilen

Errezil Sagarraren Astea ospatuko da Errezilen azaroaren 23tik abenduaren 2ra bitartean eta sagarraren inguruko jarduera ugari izango dira:

Hona hemen egitaraua:

Azaroak 23, ostirala.
– Hitzaldia Josu Tellabiderekin (baserrietako izenak eta abizenak), Borondegin, 21:00etan.

Azaroak 28, asteazkena.
– Xabi Izagirre Elikaguneko sukaldariarekin, 3 orduko ikastaroa, Erniope elkartean, 19:00tan hasita.

Azaroak 30, ostirala.
– Pintxo potea (sagarrez egindako pintxoak izango dira).

Abenduak 1, larunbata.
– Errezil Sagarraren Ibilbidearen aurkezpena eta inaugurazioa, Koldobika Jauregi eskultorearekin eta Loidi Saletxe bertsolariarekin, 11:00tan.

Abenduak 2, igandea.
– Errezil Sagarraren Azoka, 10:00etatik 14:00etara. Sagar eta sagarkiez osaturiko postuak izango dira. Horrez gain, sagar muztioa nola egiten den ikusteko eta dastatzeko aukera izango da. Bestalde, gaztain erreak, artisauak (otargintza eta eskulanak) eta sagar dultze lehiaketa herrikoia izango dira. Gainera, Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa bertan izango da edozein galderari erantzuteko.

Xehetasunak

Hasiera:
azaroa 23
Amiera:
abendua 2
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Errezil
Errezilgo Udala
Errezil, 20737
+ Google Map
Webgunea:
http://www.errezil.eus