Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Familientzako txalaparta eta kirikoketa tailerra Sagardoetxean

2019ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, familientzako txalaparta eta kirikoketa tailerra izango da Sagardoetxean urriaren 19an*.

Txalaparta, Euskal Herrian aski ezaguna den musika eta kultur giroko musika tresna da eta bere jatorria sagardoaren elaborazio lanekin estuki lotuta dago. Kirikoketa ere, sagardogintzarekin lotuta dagoen musika instrumentua da eta sagardoa ekoizteko garaian sagarrak jotzeko prozesuan erabilitako lanabesetatik dator.

Tailer honetan, sagar muztioa antzinako moduan egingo dugu eta lanak amaitutakoan, txalaparta eta kirikoketa tailerra egingo dugu musika instrumentu hauek nola jotzen diren ikasteko.

* Tailer honetan parte-hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa da.

Xehetasunak

Data:
urria 19
Ordua:
12:00 - 13:00
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, , ,

Egoitza

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca
Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España
+ Google Map
Telefonoa:
943 550 575