Legezko informazioa

Aldez aurreko informazioa

Sagardun Partzuergoak, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Uztailaren 11ko 34/2002 Legeari dagozkion lege-xedapenak beteaz, kontratua gauzatu ahal izateko jarraitu beharreko izapide eta betebeharren jakinaren gainean jartzen du webgunearen erabiltzailea zerbitzua eman aurretik:

  • Bezeroak eskaera elektronikoan zehazten diren kontrataziorako baldintza orokorrak zein bereziak arretaz irakurtzeko ardura hartzen du.
  • Zerbitzua gauzatu ahal izateko ezinbestekoak diren datu pertsonalak eta informazio osagarria ematea.

Sagardun Partzuergoak, baldintza hauetan zehazten duen moduan, Kontsumitzaile eta Bezeroen babeserako araudia betetzea bermatzen du bere webgunearen bidez eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen kontrataziorako prozesuan.

Erabiltzaileen identifikazioa

Batetik, Sagardun Partzuergoa, helbidea kale Nagusia, 48, 20115 Astigarraga (Gipuzkoa), IFZ G-20808986 eta Euskal Herriko Enpresa Turistikoen Erregistroan ASS00224 zenbakiarekin erregistratua dagoena, www.sagardoarenlurraldea.eus eta www.elterritoriodelasidra.com atarien jabea da eta Internet-eko erabiltzaileen eskura jartzen ditu sagardotegien eta esperientzia turistikoen bilaketa eta erreserbarako doako zerbitzuak.

Bestetik, erabiltzailea, bere identifikaziorako datuak Sagardun Partzuergoak bere webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko eskura jartzen dituen formularioetan ematen dituena. Honek, bezeroen izaera pertsonaleko datuen bilketa dakar eta datu hauen egiazkotasunaren ardura erabiltzailearena izango da.

Kontratuaren helburua

Baldintza hauek, Sagardun Partzuergoak bere webgunearen bidez erabiltzaileari eskaintzen dizkion zerbitzu eta informaziorako sarrera eta erosketa zerbitzuak zehazten dituzte eta kontratuzko harreman hau garatzen duen marko juridikoa osatzen dute.

Zerbitzuak eta edukiak, bezeroak Sagardun Partzuergoarenak diren www.sagardoarenlurraldea.eus eta www.elterritoriodelasidra.com webguneetan aurkitzen dituenak izango dira.

Ardura mugaketa

Web orriko balizko akatsen ondorioz sor daitezkeen kalte-galera zuzen edo zeharkakoen arduraz libratzen du espresuki bezeroak Sagardun Partzuergoa. Akats horiek web orrira sarrera eten egiten delako, zerbitzua bertan behera geratu delako, edota atzerapenak eta irregulartasunak daudelako gerta daitezke.

Era berean, bezeroak libratu egiten du Sagardun Partzuergoa hirugarren batek kontratatutako zerbitzuarekin lotuta egin dezakeen edozein iruzur edo legez kontrako erabileraren arduraz. Hori horrela izango da edozer instantziatan, eta aurrez aurre ditugun Kontratazio Baldintzetako beste edozer xedapenek esaten duena esaten duela ere.

Bere aldetik, Sagardun Partzuergoak hurrengo konpromisoa hartzen du: arreta berezia jarriko du bere web orriak bezeroaren edota hirugarren baten sistema informatikoa kalte dezaketen birus, troiatar edota beste edozer elementu ez izateko. Edonola ere, bezeroak libratu egiten du Sagardun Partzuergoa horrelako elementu kaltegarrien balizko izateak eragin ditzakeen kalte-galera zuzen edo zeharkakoen arduraz.

Ingurune segurua

Sagardun Partzuergoak goi mailako teknologia erabiltzen du bere web orrian informazioa babesteko. Ondorioz, zerbitzuen kontratazioa ingurune seguru batean egiten dela bermatzen du.

Hiperestekak

Sagardun Partzuergoa ez da bere web orriarekin estekak dituzten atarien erantzulea, eta, ondorioz, ez da horietako edukien arduradun egiten. Web orri horiek erabiltzeak izan ditzakeen arriskuen erantzukizuna erabiltzaileena bakarrik da. Web orri horien zehaztapenak, baldintzak eta ohar legalak kontuan izan beharko dituzte erabiltzaileek, eta kontuan izan behar dute Sagardun Partzuergoak ez duela bere gain hartzen horien ardura.

Jabetza intelektuala eta industriala

©Sagardun Partzuergoa da web orriaren diseinua osatzen duten elementuen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra; adibidez, markarena, izen komertzialarena edo zeinu bereizgarriarena. Hurrengo elementuak egile eskubideekin babestuak daude era partikularrean eta ez mugatzailean: logoak, kolore konbinazioak, hautaketa eta aurkezpen moduak, web orriaren iturburu-kodea, menuak, nabigazio botoiak, HTML kodea, Java appletsak, testuak, irudiak, grafikoak, eta Sagardun Partzuergoaren titulartasuneko web orriko beste edozer elementu.

Datu pertsonalen babesa

Ataria erabiltzeko eta web orriko zerbitzuen erreserbak egiteko ezinbestekoa da izaera pertsonaleko datuak ematea. Sagardun Partzuergoarentzat garrantzi handia du izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia betetzea, baita informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa ere.

Orokorrean, web orria erabiltzen duten pertsonek ez dute izaera pertsonaleko daturik eman beharko. Hori bai, zerbitzuak erabili nahi badituzte, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datuak eman beharko dituzte hainbat kasutan. Kasu horretan, Sagardun Partzuergoak emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna bermatzen du Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Araudiak eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Araudiak ezartzen dutena betez.

Sagardun Partzuergoak datuen babeserako indarreko legedia betetzen du, eta biltzen dituen datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko prozedura administratiboak eta teknikoak hartu ditu.

Behin beharrezko informazioa jasota, erabiltzaileak adostasuna ematen du bere datuak Sagardun Partzuergoko titulartasuneko fitxategi automatizatuetan sartzeko, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatzeko, eta tratamendu automatizatua jasotzeko – Kale Nagusia, 48, 20115 Astigarraga (Gipuzkoa) helbidean dago helbideratuta Sagardun Partzuergoa-. Hori bai, kontuan izan behar da datuen horien erabilpena Sagardun Partzuergoaren web orrian edozein zerbitzu kontsultatzearen, eskatzearen edo kontratatzearen, edota edozein eragiketa egitearen ondorioa izango dela. Era berean, datu horiek bi aldeen arteko kontratu-lotura mantentzeko edota eskaintzen, iragarkien edota sustapenen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Erabiltzaileak eman dituen datu guztiak benetakoak eta zuzenak direla adierazten du, eta horietan izan daitezkeen balizko aldaketak Sagardun Partzuergoari ezagutarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak kontratua gauzatzeko beharrezkoak ez diren bere datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaioke. Ondorioz, datu horiek kontratu-lotura mantentzeko ezinbestekoak diren helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

Sagardun Partzuergoaren pribatutasun politikak erabiltzaileak bere datuen gaineko sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak erabili ahal izatea bermatzen du. Horretarako, eskaera egin behar du hurrengo posta elektroniko helbidera e-maila bidaliz: info@sagardoarenlurraldea.eus

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legea betez, Sagardun Partzuergoak espresuki bere adostasuna eman duten erabiltzaileei bakarrik bidaliko dizkie eskaintzen, iragarkien eta sustapenen informazioak -posta elektroniko bidez edota komunikazio elektronikoko beste bitarteko baliokide bat erabilita bidaliko dira informazio horiek-.

Hala erabakitzen badu, erabiltzaileak edozein momentutan izango du horrelako informazioak jasotzen uzteko aukera. Horretarako, gure e-mail guztien amaieran azaltzen diren argibideak jarraitu beharko ditu, edota mezu bat bidali beharko du hurrengo posta elektroniko helbidera: info@sagardoarenlurraldea.eus

 

Cookie politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Zein motatako cookie-ak daude?

  • Cookie teknikoak
    Oinarrizkoenak dira eta beste gauza batzuen artean, gizakia edo aplikazio automatizatu bat edo erabiltzaile ezezagun edo erregistratu bat nabigatzen ari den jakiteko aukera ematen dute, webgune dinamiko baten funtzionamentu egokirako oinarrizko zeregina.
  • Pertsonalizaziorako cookie-ak
    Erabiltzaileari pertsonalizatutako ezaugarriekin zerbitzura sartzeko aukera ematen dietenak dira. Hizkuntza, eskualdeko konfigurazioa, etab.
  • Azterketarako cookie-ak
    Erabiltzaile kopurua zenbatu eta gure webgunearen neurketa eta analisi estatistikoa egiteko aukera ematen dutenak dira.
  • Publizitaterako cookieak
    Zure nabigazioa, jatorria, hizkuntza, etab-en araberako publizitatea erakusten dutenak dira.

Zer dira berezko eta hirugarrenen cookiak?

Berezko cookiak ikusten ari zaren webguneak berak sortzen dituenak dira eta hirugarrengoak, Facebook, Twitter, Google, etab. bezalako kanpoko zerbitzu eta hornitzaileek sortutakoak dira.

Webgune honetan erabilitako cookie-ak

Webgune honek honako berezko cookieak erabiltzen ditu:

  • Saioko cookie-ak
    Webgune honetako cookien politikaren onarpena gordetzeko eta mezu hau berriro ez agertzeko.
  • WordPress-eko cookie-ak
    WordPress-ek, iraupen ezberdineko cookie-ak erabiltzen ditu ekintza ezberdinetarako. Horietako batzuk erabiltzailearen txanpona aukeratzeko balio dute (_wcml_booking_currency), eta beste batzuek kontsultatutako azken url-a gordetzeko font-end edo back-end-ean (wpml_referer_url y wpml_admin_referer_url respectivamente).
    Orrialdea ikusi, editoreak post-a gordetzeko, edukia erakutsi eta berarekin elkarreragitean bezeroaren informaziorik ez eskuratzeko aukera ematen duten cookie tekikoak ere erabiltzen ditu (wp-settings-xxx, wp-saving-post, …).

Webgune honek hirugarrengoen cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics
    Cookieak gordetzen ditu webgunearen trafikoaren eta webgunearen bisiten estadistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzean, Google-ek egiten duen zure informazioaren trataera onartzen ari zara. Beraz, trataera honen inguruko edozein ekarpen Google-i jakinarazi behar zaio zuzenean.
    Enpresa honek Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan gordetzen ditu cookie-ak eta hirugarrengoekin ez partekatzeko konpromisoa dauka, sistemaren funtzionamentu egokirako edo legeak hori egitera behartzen duen kasuetan izan ezik.
    Google-en arabera, ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc., emandako datu guztiak Europako legediaren araberako babesarekin erabiliak izango direla bermatzen duen Nabigazio Segurura atxikitua dagoen enpresa da.
    Honen inguruko informazioa esteka honetan kontsulta dezakezu. Google-ek emandako cookiei egiten dien erabilera, esteka honetan kontsulta dezakezu.

Gure cookie-ak (edo besteak) desaktibatzea

Nabigatzaile gehienek cookie-ak modu automatikoan onartzen dituzten arren, zure nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu zure ekipoan instalatutako cookieak onartu, blokeatu edo ezabatzeko.

Jarraian, nabigatzaile nagusietan cookien inguruko ezaugarriak konfiguratzeko modua azaltzen duten estekak zehazten ditugu:

Cookie guztiak desaktibatzea erabakitzen baduzu, zerbitzuaren kalitatea eta azkartsuna gutxitu liteke eta webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu batzuetara sarbidea gal zenezake.