Proiektuak

Sagardun Partzuergoak sagardoaren kulturarekin erlazionatutako proiektu ugari garatu ditu eta urte osoan zehar kudeatzen ditu:

Sagardoaren kulturaren zabalpenerako gune eta ibilbide tematikoen sorrera:

Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa

Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa, sagardoaren kulturan barneratzeko leku egokia da. Museoak gaur egunean sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune berezitu dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastaketa gunea.

Informazio gehiago

“Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbide tematikoa:

Mendi-ibilia egin eta Santiagomendiko (Astigarraga) paisaia naturalaz gozatzeko aukera ematen duen ibilbidea da. 8 geldialdi tematiko dauzka eta sagardoaren kulturarez bitartez, Santiagomendi eta Astigarragako baserrietako historia, bertako biztanleen bizimodua eta Santiago Bidearen Gipuzkoan zeharko punturik adierazgarrienetarikoa ezagutzeko aukera ematen du azalpen panel, multimediazko elementu eta joko interaktiboen bidez.

Erakusketak:

“Sagardo ibaiak, bizitza iturri”

Antzinatik Oria eta Urumea ibaiek biztanleen komunikazio eta harreman ekonomikoen artikulazioan izandako eragina erakusten duen erakusketa ibiltaria da. Urumea eta Oria sagardo ibaiak, bizitza eta aberastasun iturri, aintzinako errepideak eta puntako teknologia guneak izan ziren aintzinan. Erakusketa honek azalpen panel, maketa eta elementu etnografiko ezberdinak biltzen ditu gure kultur ondarea ezagutara emateko.

Sagardogintza gure baserrietan:

Sagardoa euskaldunon edari nagusia izan zen eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere sagardogintzaren ibilbidea ez da homogeneoa izan eta arrazoi ezberdinek ondorioztatutako aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu historian zehar. “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketak errealitate hau eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen erlazioa erakutsi nahi ditu.

Esperientzia turistikoak:

“Sagardoa eta itsasoa”:

Esperientzia honekin, sagardoak antzinako itsas bidaia luzeetan itsasoan beldur gehien ematen zuen eskorbutoa gaitzari aurre egiteko izan zuen garrantzia ezagutara ematen du.

“Sagardoa eta gazta”:

Esperientzia honek gazta eta sagardoaren jatorria eta elaborazio prozesua ezagutu eta euskal gastronomiaren produktu hauek dastatzeko aukera ematen du.

“Museoa + Sagardotegia”:

Sagardoaren kulturan barneratzeko aukera ematen duen esperientzia da, Sagardoetxea Museoko bisita eta sagardotegiko otordua barne-hartzen dituena txotx-aren errituaz gozatzeko.

Ekitaldiak:

“Sagardo Berriaren Eguna”:

Euskal sagardotegietako txotx boladari hasiera emateko ospatzen dugun ekitaldia da. Aurkezpen ekitaldia Donostia Egunaren (urtarrilak 20) aurreko asteazkenean egiten da eta ostiral horretan sagardotegietako txotx boladari hasiera ematen zaio. Azken urteetan jende ezaguna izan da uzta berria aurkeztu duena “gure sagardo berria” oihu eginda:

  • 1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
  • 1995, José Mari BAKERO futbolaria.
  • 1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
  • 1997, Julian RETEGI pilotaria.
  • 1998, El ciclista Miguel INDURAIN txirrindularia.
  • 1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
  • 2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
  • 2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
  • 2002, Martín FIZ korrikalaria.
  • 2003, Abraham OLANO txirrindularia.
  • 2004, Periko, Mikel, Xabi ALONSO futbolariak.
  • 2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
  • 2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
  • 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
  • 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
  • 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
  • 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL taldea.
  • 2011, KARLOS ARGUIÑANO sukaldaria.
  • 2012, JULIAN IANTZI aurkezlea.
  • 2013, LA OREJA DE VAN GOGH musika taldea.
  • 2014, KALAKAN musika taldea.
  • 2015, LOREAK filmeko protagonistak.
  • 2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
  • 2017, ENEKO ATXA sukaldaria.

Astigarragako Sagardo Eguna

Uztailaren 26an, Santa Ana eguna, Astigarragako Sagardo Eguna ospatzen da eta bertan, inguruko hogei bat sagardogilek beren sagardoa dastatzen ematen dute. Sagardo Egun hau Euskal Herria osoan zehar ospatzen direnen artean zaharrena da.

Sagar Uzta

Sagarren festa da eta dolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarra eta sagardoaren inguruko jarduera ugarirekin. Uztako lehen muztioaren elaborazioa egiten da: sagar biltzea, jotzea eta zapatzea.

Ikerketak

Urtero ikerketa lanak gauzatzen ditugu artxibo eta dokumentazio fondoetan sagardoaren kulturarekin erlazionatutako informazioa eskuratu eta erakusketa berriak, esperientzia turistikoak, etab. sortu ahal izateko.

Dokumentazio Zentroa

Sagardoetxe Museoak euskal sagardoan berezitutako Dokumentazio Zentroa dauka eta gaur egun 9.000 dokumentu baino gehiago dauzka “Hemeroteka” atalean, 30.000 argazki “Fototeka” atalean eta 600 pieza “Inbentario” atalean.

Dokumentazio Zentrora joan

Argitalpenak

Sagardoaren Lurraldea Boletina:

Sagastietan egin beharreko lanen, sagardoaren elaborazio prozesuaren, sagardoaren kulturarekin erlazionatutako alderdien, sagarraren eratorriekin egindako errezeten, sagardoaren inguruko turismoaren, etab.-en inguruko informazioa biltzen duen argitalpena da. Urtean lau boletin argitaratzen dira.

Sagardoaren Hiztegia

Sagardoaren munduko 500 hitz eta euskal sagardoaren kulturako ilustrazio ezberdinak biltzen dituen euskerazko argitalpena da.

Sustapenerako materiala

Mapak, gidak, Sagardoetxeako liburuxkak, esperientzia turistikoen liburuxkak, dossierrak, tarjetoiak, jardueren kartelak, katalogo digitalak, web aplikazioak, etab…

Ba al zenekien...

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea 35 museok osatzen dute, eta horien artean Sagardoetxea museoa dago. Eskuratu txartela eta sareko museo batean aktibatu beherapen eta baldintza bereziez baliatzeko