II. Sagardo Forum

Azaroak 23-24-25, Orona Ideon (Hernani)

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2017ko azaroaren 23-25an II. SAGARDO FORUM ospatuko da, sagarra, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak Orona Ideo-ren instalazioetan (ikusi kokapena Google Maps-en).

Jardunaldi hauek, azaroaren 23 eta 24an ospatuko diren nazioarteko profesionalen hitzaldiak barne-hartuko dituzte eta horiei esker, sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutzeko aukera izango dugu 3 gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Berrikuntza gisa, II SAGARDO FORUM barruan Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatuko da azaroaren 25an, eta bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab.) 9 kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko.

3 egun hauetan zehar, II SAGARDO FORUM-ek bigarren edizio honetan aukezten diren gai bakoitzaeko profesionalak eta adituak bilduko ditu Sagardoaren Lurraldean. Zalantzarik gabe, beste esperientzia eta ibilbide profesionaletatik ikasteko aukera ezin hobea izango da, baita gaur egungo sagardoaren munduaren egoera ezagutzekoa eta berezko historia, usadioa eta enoturismoaren munduan zabalpen handia duen Sagardoaren Lurraldea jomuga turistikoa eraikitzen jarraitzeko ideiak barneratzekoa ere.

Zure zain izango gara.

OSTATUA AURKITU

Ikusi II. Sagardo Forum inguruko ostatuak

Ikusi

ESPERIENTZIA TURISTIKOAK

Ezagutu Sagardoaren Lurraldeko esperientziak

Ikusi

LAGUNTZAILEAK